264. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OIBAR

Herri-larreetako 3. lotearen bizilagunendako zuzeneko adjudikazioa

Oibarko Udalak, 2021eko urriaren 5ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hamabost egun balioduneko epea irekitzea, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan Larreak arautzen dituen ordenantzan (2006ko 74. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 21ekoa) ezarritako baldintzak betetzen dituzten bizilagunek, interesa badute, eskaera aurkez dezaten 3. lotearen aprobetxamendua adjudikatzeko, bizilagunendako zuzeneko adjudikazioaren modalitatean eta Udalaren Idazkaritzan dauden baldintzei jarraikiz. Aipatu 3. lotean honako hauek sartzen dira: Barrio, Entreviñas eta Corral bazkalekuak, Zangoza - Muga de Soreta errepidearen aldea kendurik, Suertes Viejasen %50, ezkerreko aldea Puertoko errepidetik gora, eta Saso Almendolar bazkalekuak.

Adjudikazioaren epea izanen da jatorrizko adjudikazioa egin zenetik 8 urte beteko ziren eguna: 2022ko irailaren 30a.

Oibarren, 2021eko azaroaren 11n.–Alkatea, Aritz Burguete Blasco.

Iragarkiaren kodea: L2116045