264. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

259E/2021 EBAZPENA, azaroaren 2koa, Biodibertsitatearen Zerbitzuko zuzendariak emana, ingurumen-ukipenetarako baimena ematen diona proiektu honi: “Enagas (Ibiriku-Egues)” transformazio zentroko XS ebakigailu fusibleak aldatzeko proiektua Eguesibarko udal-mugartean. Sustatzailea IDE Redes Eléctricas Inteligentes SAU da.

2021eko ekainaren 8an, goian aipatutako espedienteari dagokion ingurumen-ukipenetarako baimen eskaera sartu zen Biodibertsitatearen Zerbitzuan. Espediente hori abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 2C eranskineko “I” epigrafean sartzen direnetakoa da. Foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua.

Abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 36. artikuluak ezartzen du Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariak ebazpen arrazoitua emanen duela ingurumen-ukipenetarako baimena eman edo ukatzeari buruz.

Foru dekretu horren 31.2 artikuluak ezartzen du ingurumen-ukipenetarako baimenak bere baitan bilduko duela lurzoru urbanizaezinean baimentzen ahal diren jardueretarako baimena ere, eta haren ondorioak izanen dira uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuak, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duenak, 117. artikuluan ezarritakoak.

Egin asmo den jarduketaren xedea da inguru horretako zerbitzuaren kalitatea hobetzea sareta metalikozko dorre bat tartekatuz “Uharte” BTAko “Egues” izeneko 13,2 kV-eko zirkuitu bakuneko aireko linearen 420. eta 5401. euskarrien artean. Euskarria tartekatu ondoren trazadurak 116 metroko luzera izanen du, 90 metroko eta 26 metroko bi baotan. Jarri beharreko euskarria sareta metalikozkoa izanen da, bloke bakarreko zimentazioa eta 14 metroko altuera izanen ditu, eta gurutzeta zuzen batean amaituko da. Haren azpian hiru XS fusibleko sorta bat jarriko da. Loturarako isolamendua U70YB20-AL + PECA-1000-A motako konpositezko metro bateko kateek osatuko dute.

2021eko ekainaren 18an hirigintzarekiko bateragarritasunari buruzko txostena eskatu zitzaion Eguesibarko Udalari, baina ez du erantzun. Lurraldearen Antolamenduaren Atalak aldeko txostena egin du, zenbait baldintzarekin, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 117. artikuluan ezarritakoarekin.

Ingurumen Eraginaren Atalak aldeko txostena eman du, baina baldintza batzuk ezarrita.

Ikusirik espedientean dauden txostenak, eta erabiliz Ingurumeneko zuzendari nagusiaren azaroaren 8ko 107/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskumenak,

EBAZTEN DUT:

1. Ingurumen ukipenetarako baimena ematea Eguesibarko udal-mugartean “Enagas (Ibiriku-Egues)” transformazio zentroko XS ebakigailu fusibleak aldatzeko proiektuari. Sustatzailea IDE Redes Eléctricas Inteligentes SAU da.

2. Baimen honek neurri hauek aplikatzeko betebeharra ezartzen du:

Hirigintza eta lurralde arlokoak:

–Baimen honek lurzoru urbanizaezinean eginen den zatia baino ez du babesten.

–Baimen honek ez du babesten lurzoru urbanizaezinaren gainean dauden edo horren gainean jarri gogo diren jarduerak sarera lotzea.

–Herri-lurren Atalak 2021eko uztailaren 27an emandako txostenean ezarritakoa beteko da:

–Egin gogo den jarduerak uki ditzakeen edo hartarako trabagarri izan daitezkeen azpiegiturei eta zortasunei dagokienez, sustatzaileak, obrak egin baino lehen, behar diren kontsultak eginen ditu, eta, hala badagokio, behar diren baimen guztiak eskuratuko ditu kasuan kasuko gaian eskudun diren organoetatik.

–Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategineko 117.4 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, jarduera uzteak berekin ekarriko du jardueraren titularrak ukitutako lurrak leheneratu beharra, gehienez ere bost urteko epean, eraikuntzak eraitsita edota kenduta. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 119. artikuluarekin bat, lizentzia eman baino lehen, udalak sustatzaileari eskatuko dio adierazpen baten bidez konpromisoa har dezala, baimendutako jarduera utziz gero, bost urteko epean, gehienez, lurzorua leheneratzeko.

Ingurumen arlokoak:

–Hegaztiak babesteari buruzko araudia betetzeko, proiektuan aurreikusitako neurri guztiak hartuko dira, eta, horrez gain, 420. deribazio euskarrian guztiz isolatuko dira deribazioko zubi lasai guztiak zein linea nagusiko zubi lasaiak. Halaber, kable eroalearen finkatzeko grapak isolatu beharko dira grapa-estalki aurreformatuen bidez. 5402. euskarri berrian, zubi lasaiekin batera ebakigailu fusibleak ere isolatu eginen dira. Isolatzeko erabilitako materiala egokia izanen da goi tentsioko lanetarako eta hegaztiak babesteko.

–Lanek aldatutako eremu guztiak, euskarrietara joateko bide berrien ertzak eta lanak bukatu ondoren utziko ez diren aztarnak barne, lehengoratuko egin beharko dira.

–Lanak bukatuta, garbitzeko kanpaina bat eginen da, proiektuaren jarduketa eremuan gelditzen diren hondar eta zabor guztiak kentzeko.

3. Baimen honek, gainera, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 117. artikuluan ezarritako ondorioak izanen ditu; izan ere, artikulu horretan lurzoru urbanizaezinean eginen diren jarduerak baimentzeko prozedura ezartzen da.

4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera kontatuko dira.

5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

6. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Lurraldearen Antolamenduaren Atalera, Herri-lurren Atalera, Eguesibarko Udalera, Ingurumena Zaintzeko Atalera (Iruñeko Koordinazio Unitatera) eta interesdunari.

Iruñean, 2021eko azaroaren 2an.–Biodibertsitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Enrique Eraso Centelles.

Iragarkiaren kodea: F2115728