263. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AÑORBE

AA.4 unitate asistematikoa urbanizatzeko proiektua. Hasierako onespena

Añorbeko Udaleko alkateak, abuztuaren 5eko 85/2021 Ebazpenaren bitartez, hasiera batez onetsi zuen Añorbeko Udal Plan Orokorreko AA.4 unitate asistematikoa urbanizatzeko proiektua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 134. eta 74. artikuluetan xedatutakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da 20 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, proiektua aztertu eta alegazioak aurkeztu ahal daitezen.

Añorben, 2021eko azaroaren 9an.–Alkatea, Joaquín Sanz Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2115920