263. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

Katastroko aldaketa, titular ezezaguna duen 6. poligonoko 745. lurzatiko 2. azpieremuko 17. hiri unitatean

Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 32.7 artikuluan ezarritakoarekin bat, Alkatetzaren 2021eko azaroaren 8ko ebazpen baten bidez abiatu da Lur-ondasunen Erregistroko oinarrizko datuak aldatzeko espedientea, honako honi dagokionez: Vianako 6. poligonoko 745. lurzatiko 2. azpieremuko 17. hiri unitatea, Serapio Urra kaleko 16ko 5. solairuan dagoen teilatupeko trasteleku bat, 26 m²-ko azalera duena eta aipatu erregistroan titular gisa “ezezaguna” jasota daukana.

Iragarki honen bidez ebazpen honen berri ematen zaie interesdunei, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratzen denetik zenbatzen hasita, alegazioak egin ditzaten eta jabetza titulua nahiz beharrezkotzat jotzen dituzten gainerako agiriak aurkez ditzaten, 6. poligonoko 745. lurzatiko 2. azpieremuko 17. hiri unitateari dagokionez.

Vianan, 2021eko azaroaren 9an.–Alkate udalburua, M.ª Blanca Yolanda González García.

Iragarkiaren kodea: L2115901