263. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UTERGA

Balorazio txostenaren berrikuspen-proiektua.
Jendaurreko beste epe bat

Utergako Udalak, 2021eko ekainaren 29an egin bilkuran, aho batez onetsi zuen lur-ondasunen balorazio txostenaren proiektua.

Espedientea 20 egunean egonen zen jendaurrean, interesdunek egoki juzgatzen zituzten alegazioak aurkez zitzaten; hori guztia, bat etorriz azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluarekin (Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta Katastroei buruzko Foru Legea).

Ikusirik ez zela aipatu balorazio txostenaren proiektua kontsulta zitekeela Udalaren egoitza elektronikoan, jendaurreko beste epe bat irekitzen da, hau ere hogei egunekoa. Proiektua interesdunen eskura egonen da kontsulatu ahal izateko udal bulegoetan eta Udalaren egoitza elektronikoan (https://uterga.sedelectronica.es/transparency/c76e930c-4030-4add-94b2-afa7417652db/), interesdunek egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Utergan, 2021eko azaroaren 8an.–Udalburua, Pablo Lizarrondo Beriain.

Iragarkiaren kodea: L2115917