263. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Xehetasun-azterketa, 29. poligonoko 68. lurzatian. Hasierako onespena

Aditzera ematen dizut Tafallako Udalak egin osoko bilkuran, ondotik hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuela, besteak beste:

“Tafallako Udalak 2021eko irailaren 28an egin osoko bilkuran hartutako erabakia. Horren bidez hasten da mugaketa espedientea Tafallako 29. poligonoko 68. lurzatian (Torreta alderdia).

MCONek, MJONek eta JMONek mugaketa eskatu dute Tafallako Lur-ondasunen Katastroko 29. poligonoko 68. lurzatian, bide publikoari dagokionez. Torreta alderdian daude lursail horiek.

Administrazio espedientean jasota daude mugaketa eskaeraren aurrekariak osatzen dituzten dokumentuak.

Espedienteari gehitu zaizkio Tafallako 29. poligonoko 68. eta 64. katastro-lurzatien (Torreta bidea edo izenik gabeko bidea) artean dagoen bidearen mugaketari buruzko memoria, Tracasa enpresa publikoak egina, Tafallako Udaleko Idazkaritzaren txostena eta urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuan ezarritako gainerako dokumentazioa (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamendua).

Hirigintzako Informazio Batzordeak aldeko irizpena eman zuen 2021eko irailaren 22an egin bilkuran.

Osoko bilkurari honako hauek emandako eskudantziak erabiliz: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 114. artikulua eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamendua onesten duen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 54. artikulua; Tafallako Udalak, osoko bilkuran bildurik,

ERABAKITZEN DU:

Lehenbizikoa.–Hasiera ematea Solríos bidetik Tafallako Lur-ondasunen Katastroko 29. poligonoko 68. lurzatiaren ondotik doan bide publikoaren mugaketa administratiboaren espedienteari (Torreta alderdia). Aipatu lurzatia MCONena, MJONena eta JMONena da eta haiek sustatu dute administrazio espedientea, hori tramitatzeko kasuak biltzen baitira, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 114.1 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Bigarrena.–Onestea justifikazio-memoria eta landa-mugaketa egiteko aurkeztutako aurrekontua, zeina mugaketaren sustatzaileek ordainduko baitute, bat etorriz urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 49.2 artikuluarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamendua).

Hirugarrena.–Dagokion iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, eta adieraztea mugaketa lana 2021eko abenduaren 13an eginen dela, 9:00etan, bidean bertan.

Laugarrena.–Interesdunek agiriak aurkezteko epea irekitzea, mugaketa jarduerak egin baino hogei egun lehenago aurkeztu ahal izateko.

Bosgarrena.–Izendatzea Udalaren ordezkari Tafallako Udaleko alkatea eta idazkaria, mugaketa-akta sinatzeko.

Seigarrena.–Mugaketa lana egiteko praktiko izendatzea Tafallako Udaleko Ingurumen zaindaria, eta teknikari eskudun Tracasa Instrumental.

Zazpigarrena.–Erabaki hau Tafallako Jabetza Erregistroari jakinaraztea, ohar bat egin dezan eta igor diezaien espedientearen sustatzaileei eta mugaketak ukitzen dituen guztiei.

Zortzigarrena.–Erabaki hau, mugaketa espedientea hasteko izapide egintza den aldetik, ezin da aurkaratu. Hala ere, interesdunek eskubidea dute egokitzat jotzen dituzten alegazioak egin eta agiriak aurkezteko, bat etorriz erabakitakoarekin eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen eta urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren aplikazio-aginduekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamendua).”

Tafallan, 2021eko urriaren 28an.–Udaleko idazkaria, Nekane Ágreda Arróniz.

Iragarkiaren kodea: L2115640