263. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZANGOZA

Hiri-jarduketarako plan berezia, AR1 banaketa eremuko UE3+UE4+UEZV1+UEZV2 exekuzio unitateetako L1 lurzatian. Hasierako onespena

Zangozako Udalak, 2021eko urriaren 28an egin ohiko osoko bilkuran, xedapen zatian honako hau ezartzen duen erabakia hartu zuen:

1.–Hasiera batez onestea hiri-jarduketarako plan berezia, Zangozako Udal Planeko AR1 banaketa eremuko UE3+UE4+UEZV1+UEZV2 exekuzio unitateetako L1 lurzatian, Navarra de Inversiones y Gestión Inmobiliaria S. A. merkataritza sozietateak sustatua, SBF Arquitectos delakoak 2021eko abuztuan egindako dokumentuaren arabera. Espedientean jasoa dago.

2.–Espedientea jendaurrean jartzen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Jendaurreko aldia ikusirik,Udalak behin betiko onetsiko du, bidezko aldaketekin batera, behar izanez gero.

Zangozan, 2021eko azaroaren 3an.–Alkatea, Lucia Echegoyen Ojer.

Iragarkiaren kodea: L2115784