263. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

2021eko Eguberriko txartelen lehiaketa. Laburpena

DDBN (Identifikazioa): 593783.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa datu base nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/593783).

Iruñeko Udalak 2021eko Eguberriko txartelen lehiaketarako deia egin du, norgehiagokako araubidean, Iruñeko Udalaren Dirulaguntzei buruzko Ordenantza Orokorrak (2006ko 21. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, otsailaren 17koan) xedatzen duenarekin bat.

1.–Xedea.

2021eko Eguberriko txartelen lehiaketa: Lehiaketaren xedea da bizitokia edo ikastetxea Iruñean duten 6 eta 12 urte bitarteko haurrek (Lehen Hezkuntzako ikasleak) egindako lanik onenak saritzea.

Ikasle bakoitzak lan bakarra aurkezten ahalko du modalitateko, eta paperean edo formatu elektronikoan aurkezten ahalko da.

Lanaren gaia librea izanen da, motibo erlijiosoekin edo laikoekin, Iruñean Eguberrietako festak ospatzeari buruzkoa.

Iruñean, 2021ko azaroaren 8an.–Hezkuntza, Herritarren Partaidetza eta Gazteriako zinegotzi ordezkaria, Fernando Sesma Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2115894