263. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTSAGABIA

Xehetasun-azterketa, 2. poligonoko 570. eta 615. lurzatietan. Hasierako onespena

Otsagabiko Udalak, 2021eko azaroaren 3an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen José Luis Gayarre Imízcozek eta Dionisio Izal Camellónek aurkeztutako xehetasun-azterketa, zeinen xedea baita exekuzio unitate bakarraren mugaketa, egungo bi exekuzio unitate bilduz (U.E. 1.10 eta U.E. 1.11), udal katastroko 2. poligonoko 570. eta 615. lurzatietan. Helburua da eremuaren exekuzio juridikoa eta materiala egitea, hirigintzako exekuzio tresnak izapidetuz: birpartzelazio eta urbanizazio proiektua.

U.E. 1.10/11 exekuzio unitate berria mugatzen da, eta jarduketa eremuan biltzen diren lurzati pribatuak berrantolatzen dira, unitatearen lerrokadurak berriz doituz eta eraikigarritasuna birbanatuz, inola ere handitu gabe.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki juzgatzen dituzten alegazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten. Jendaurreko aldian inork ez badu aurkezten alegaziorik, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Argitara ematen da, orok jakin dezan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatua betetzeko.

Otsagabian, 2021eko azaroaren 4an.–Alkate udalburua, Mikel Aoiz Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L2115751