263. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL CUENDE

Akats zuzenketa, balorazio txostenaren hirugarren berrikuspen-proiektuaren hasierako onespenean

Iragarkiaren argitalpenean akatsa badela oharturik, 2021eko 253. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman baitzen argitara, azaroaren 4an, zuzendu egiten da.

Honela dioen lekuan: “balorazio txostenaren hirugarren berrikuspena”, honela esan behar du: “Balorazio txostenaren laugarren berrikuspena”.

Honela dioen lekuan: “Jendaurreko epe horretan, balorazio txostenaren proiektua interesdunen eskura egonen da udal Idazkaritzan (Arradako (Nafarroa) La Esperanza kalea 17), aurkez ditzaten bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak, kexak edo oharrak”, honela esan behar du: “Jendaurreko epe horretan, balorazio txostenaren proiektua interesdunen eskura egonen da udal Idazkaritzan (Arradako (Nafarroa) La Esperanza kalea 17), eta Murillo el Cuendeko Udalaren web-orrian eta egoitza elektronikoan, interesdunek aurkez ditzaten bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak”.

Balorazio txostenaren proiektua jartzen da jendaurrean hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Arradan (Murillo El Cuende), 2021eko azaroaren 5ean.–Alkate udalburua, Miguel Ángel Enciso Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2115794