263. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

Plan Orokorraren aldaketa xehatua, UO-7, UO-8 eta UO-9 exekuzio unitateetan. Hasierako onespena

Martzillako Udalak, 2021eko azaroaren 8an egin osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen Martzillako Plan Orokorreko determinazio xehatuen aldaketa, UO-7, UO-8 eta UO-9 exekuzio unitateei dagokienez.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, interesdunek azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 77. eta 72. artikuluetan xedatuarekin.

Martzillan, 2021eko azaroaren 9an.–Alkate udalburua, Mario Fabo Calero.

Iragarkiaren kodea: L2115918