263. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

Deialdia, bizikleta eta patinete elektrikoak erosteko laguntzena. Laburpena

DDBN (Identifikazioa): 592917.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/592917).

Deialdi honek arautzen dituen dirulaguntzen xedea da Lizarran erroldatutako herritarrek hiriko joan-etorrietarako bizikleta eta patinete elektrikoak erosteagatik sortutako gastuei laguntzea, garraio iraunkorra sustatzeko, oinarri hauetan ezarritako baldintzak betetzen badituzte. Oinarri hauen xedea ez da haietan ezarritakora egokitzen ez den beste edozein ibilgailu erostea.

Laguntzak emateko gehieneko aurrekontua: 3.000 euro.

Laguntzak eskatzeko epea: Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, 2021eko abenduaren 2a arte, Lizarrako Udal Erregistroan edo Legean aurreikusitako edozeinetan.

Onuradunak: Lizarrako udalerrian erroldatutakoak, gutxienez orain dela hiru urte.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa: deialdiaren oinarrietan zehazten dena.

Eskatzaile bakoitzak 250 euroko laguntza jaso dezake gehienez, eta jasotako kopuruak ez du inola ere gaindituko egindako gastu osoaren %30. Dirulaguntzen zenbateko osoa Udalaren aurrekontuan deialdirako erreserbatutako diru kopurua baino handiagoa baldin bada, Udalak eskura duen zenbatekoa hainbanatu ahalko du deialdi honetan ezarritako baldintzak bete eta dirulaguntzen onuradun direnen artean.

Lizarran, 2021eko azaroaren 3an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L2115671