263. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

Hirigintza-hitzarmena, 9. poligonoko 50. eta 1095. lurzatietan. Jendaurrean jartzea

Alkatetzak 2021eko azaroaren 3an eman 481. Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen eta erabaki zen jendaurrean jartzea aprobetxamendu-erreserba bidez bide publikorako lursailak zuzenean okupatzeko hirigintza-hitzarmenaren proposamena, Caparrosoko Udalaren eta Aquilino Jiménez Ormaechearen artean sinatu beharrekoa, 9. poligonoko 50. eta 1095. katastro-lurzatien jabe gisa. Lurzati horiek Caparrosoko Udal Planeko U.E.–R.3 exekuzio unitatean daude.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunetik hasita; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25.5 artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira, eta espedientea ikusgai egonen da Udal honen Idazkaritzaren bulegoetan, jendea hartzeko orduetan, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:30era.

Caparroson, 2021eko azaroaren 3an.–Alkatea, Carlos Alcuaz Monente.

Iragarkiaren kodea: L2115691