263. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Euskara ikasteko dirulaguntzen deialdiaren laburpena.
2021eko uztailetik 2022ko ekainera egindako ikastaroak

Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (Identif.): 593839.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa datu base nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/593839).

Lehenengoa.–Xedea.

Deialdi honek arautzen dituen beken xedea da euskara ikasteak sortzen duen gastua hein batean finantzatzea.

Bigarrena.–Eskatzaileen baldintzak:

Honako baldintza hauek betetzen dituzten Berriozarko biztanleek eskatu ahalko dute euskara ikasteko beka:

a) 16 urtetik gorakoa izatea.

b) Berriozarren erroldatua egotea edo egoitza soziala Berriozarren duen mikroenpresa batean edo langile autonomo gisa lan egitea.

c) Berriozarko herritarrak izan eta euskara ikasteko programa berariazkoetan dauden administrazioko langileek ezin dute eskaerarik egin deialdi honetan.

Hirugarrena.–Dirulaguntzen zenbatekoak.

Beka ordaindutako matrikularen %40 izanen da. Dirulaguntza hauek 2022. urteko aurrekontuen “euskara ikasteko dirulaguntzen deialdia” izeneko dirulaguntzen diru-sailaren kargura joanen dira.

Edonola ere, deialdi bakoitzean ikasleak ez du 800 euro baino gehiago jasoko.

Dirulaguntzen zenbateko osoa udal aurrekontuek deialdian erabiltzeko gordetako diru-kopurua baino handiagoa bada, hainbanaketa eginen da eskatutako baldintzak betetzen dituzten persona onuradunen artean.

Laugarrena.–Eskaerak aurkezteko epea eta lekua.

Eskaerak Udaletxeko erregistroan aurkeztuko dira, bi epe hauen barnean:

a) 20 eguneko epea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik hasita.

b) 2022ko ekainaren 1etik uztailaren 15era.

Epeak luzaezinak izanen dira. Epe horietatik kanpo ez da eskaerarik onartuko.

Berriozarren, 2021eko urriaren 20an.–Alkatea, Raúl Maiza González.

Iragarkiaren kodea: L2115896