262. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

258E/2021 EBAZPENA, azaroaren 2kokoa, Biodibertsitatearen Zerbitzuko zuzendariak emana, iraungitzat deklaratzen duena “Itzako (Gulia) 16. poligonoko 61. lurzatian ureztaketa-sistema instalatzeko hornidura elektrikorako lizentzia” izeneko proiektuaren espedientea, José Lama Pérezek eskatutako hasi zena.

2020ko otsailaren 26an Biodibertsitatearen Zerbitzuan sartu zen izenburuan adierazitako espedientea.

Eskaerarako aurkeztu zen dokumentazio teknikoa ikusirik, 2020ko irailaren 3an jakinarazitako idazkiaren bidez, sustatzaileari, hau da, José Lama Pérezi, eskatu zitzaion behar zen dokumentazio osagarria bidal zezala, espedientea behar bezala tramitatzeko. Errekerimendu horretan propio ohartarazi zen ezen, idazki hori jakinarazi eta hiru hilabeteko epean dokumentazioa igortzen ez bazen, espedientea iraungiko zela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 95. artikuluan xedatutako baldintza eta ondorioekin, eskaera iraungiko zela, eta, horrenbestez, jarduketak artxibatuko zirela, eta, ondorioz, ezin izanen direla proiektatutako obra eta instalazioak egin.

Emandako epea aise iragan denez eskatutakoa bete gabe, adierazitakoarekin bat, eta honako hauek ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikulua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretua eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretua,

EBAZTEN DUT:

1. Iraungitzat deklaratzea “Itzako (Gulia) 16. poligonoko 61. lurzatian ureztaketa-sistema instalatzeko hornidura elektrikorako lizentzia” izeneko proiektuaren espedientea, José Lama Pérezek eskatuta hasi zena, eta espediente horretan egindako jarduketak artxibatzea.

Adieraztea ezen, etorkizunean obra horiek gauzatu nahiko balira, beste espediente bat hasi beharko litzatekeela, ingurumen eragina duten jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean ezarritako moduan.

2. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera kontatuko dira.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau igortzea interesdunari, Itzako Udalari, Azpiegitura Energetikoen Atalari, Lurraldearen Antolamenduaren Atalari eta Ingurumena Zaintzeko Atalari (Iruñeko Koordinazio Unitatea), haren berri izan dezaten eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko azaroaren 2an.–Biodibertsitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Enrique Eraso Centelles.

Iragarkiaren kodea: F2115725