1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
4686E/2021 EBAZPENA, urriaren 29koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez baimena kentzen baita Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen maiatzaren 8ko 1305E/2020 Ebazpenaren bidez onetsitako dirulaguntzak emateko partidaren gastua egiteko. Dirulaguntza horiek, zeinak ezarri baitziren urriaren 26ko 94/2016 Foru Dekretuan, gizarteratzeko eta laneratzeko enpresentzat dira, kontrata ditzaten langileei halako prozesuetan laguntza emanen dieten teknikariak. DDBN identifikazioa: 536657.
Maiatzaren 8ko 1305E/2020 Ebazpenaren bidez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak otsailaren 24ko 476/2017 Ebazpena aldatu zuen, eta gizarteratze eta laneratze enpresentzako dirulaguntzak emateko deialdia onetsi. Dirulaguntza horiek, zeinak ezarri baitziren urriaren 26ko 94/2016 Foru Dekretuan, langileei halako prozesuetan laguntza emanen dieten teknikariak kontratatzeko dira.
Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abenduaren 16ko 4452E/2020 Ebazpenaren bidez, 700.000 euroko gastua baimendu zen 2021erako, Nafarroako laneratze eta gizarteratze enpresen laguntza teknikorako dirulaguntzetarako, 2021eko aurrekontuko 950001-96100-4819-241104 partidaren kargura, “Zailtasun gehien dituzten kolektiboen gizarteratze eta laneratze programetarako laguntzak. Konferentzia sektoriala eta EGIF” izenekoa.
Kontuan hartuta 2021. urte osoan zehar eskaeren bolumena txikiagoa dela aipatutako laguntzak kudeatzeko zenbatekoa baino, eta beste gastu-konpromiso batzuei aurre egiteko.
Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen azaroaren 6ko 302/2019 Foru Dekretuaren 12. artikuluan emandako ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Baimena kentzea partida honetan honenbesteko gastua egiteko:
–Nafarroako laneratze eta gizarteratze enpresen laguntza teknikorako dirulaguntzak, maiatzaren 8ko 1305E/2020 Ebazpenaren bidez arautuak: 55.000 euro, 2021eko Gastuen Aurrekontuko 950001 96100 4819 241104 partidaren kargura, “Zailtasun gehien dituzten kolektiboen gizarteratze eta laneratze programetarako laguntzak. Konferentzia sektoriala eta EGIF” izenekoa.
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, halaxe xedatu baita Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 122. artikuluan eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluan.
Iruñean, 2021eko urriaren 29an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.
Iragarkiaren kodea: F2115598