260. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

453/2021 EBAZPENA, urriaren 26koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emanda, zeinaren bidez Hezkuntzako kontseilariaren abuztuaren 27ko 79/2012 Foru Aginduan jasotako finantzaketa moduluen zenbateko ekonomikoak eguneratzen baitira, 2021-2022 ikasturterako.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 15.1 artikuluak ezartzen duenez, administrazio publikoek zehaztuko dute zer baldintzatan egin ahal izanen diren hitzarmenak toki-entitateekin, beste administrazio batzuekin eta irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuekin, Haur Hezkuntzako lehen zikloan hezkuntza-eskaintza ziurtatzeko.

Martxoaren 26ko 28/2007 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitatean Haur Hezkuntzako lehen zikloa arautu eta hori ematen duten ikastetxeek bete beharreko baldintzak eta ziklo horren hezkuntza edukiak ezarri ziren. Bertan ezartzen denari jarraikiz, Hezkuntza Departamentuaren eta toki-entitate interesdunen arteko hitzarmenen bidez sortuko dira haur eskolak, eta hitzarmen horietan ezarriko da, hala denean, finantzaketa araubidea.

Hezkuntza Departamentuak parte hartzen du udal titulartasuneko Haur Hezkuntzako ikastetxeen kudeaketaren finantzaketan, eta horretarako, lankidetza-hitzarmenak sinatzen ditu.

Abuztuaren 27ko 79/2012 Foru Aginduaren 4.1 artikuluan adierazten da ezen aipatu foru aginduaren eranskinean jasotako moduluetan oinarrituz ezarriko dela finantzaketa hori.

79/2012 Foru Aginduaren xedapen gehigarri bakarrak xedatzen duenez, aurrekontuko xedapenen arabera, zuzendari nagusi eskudunak ikasturte bakoitzean eguneratzen ahalko ditu toki-entitateei dagokien ekarpenaren ehunekoa eta finantzaketa moduluen zenbateko ekonomikoak.

Hezkuntzako zuzendari nagusiaren otsailaren 10eko 32/2020 Ebazpenaren bidez, eguneratu ziren, 2019-2020 ikasturterako, toki-entitateei dagokien ekarpenaren ehunekoa eta abuztuaren 27ko 79/2012 Foru Aginduan agertzen diren finantzaketa moduluen zenbateko ekonomikoak, eta onetsi ziren finantzaketa modulu batzuk, haur-eskoletako lanaldi jakin batzuk konbinatzeko.

Hezkuntzako zuzendari nagusiaren urriaren 19ko 438/2020 Ebazpenaren bidez, eguneratu ziren, 2020-2021 ikasturterako, toki-entitateei dagokien ekarpenaren ehunekoa eta Hezkuntzako kontseilariaren abuztuaren 27ko 79/2012 Foru Aginduan agertzen diren finantzaketa moduluen zenbateko ekonomikoak, eta aldatu ziren finantzaketa modulu batzuk, Hezkuntzako zuzendari nagusiaren otsailaren 10eko 32/2020 Ebazpenaren II. eranskinean onetsi zirenak.

Laneko Zuzendaritza Nagusiaren 2019ko uztailaren 12ko Ebazpenaren bidez, erregistratu eta argitaratu zen haur hezkuntzako eta laguntzako ikastetxeen XII. hitzarmen kolektiboa, zeinaren eranskinetan agertzen baitira haur hezkuntzako ikastetxeetan lan egiten duten langileen soldata-taulak.

Hauek dira finantzaketa moduluen zenbatekoak handiagotzea proposatzeko arrazoiak, 2021-2022 ikasturtean:

–Toki-entitateei dagokien ekarpenaren ehunekoaren eta finantzaketa moduluen zenbateko ekonomikoen eguneratzea mantentzea, abuztuaren 27ko 79/2012 Foru Aginduan agertzen direnak (Hezkuntzako zuzendari nagusiak urriaren 19ko 438/2020 Ebazpenaren bidez onetsiak).

–Garbiketa-langileen finantzaketa ahalbidetzea, erreferentziatzat hartuz aipatutako 2019ko uztailaren 12ko Ebazpenaren II. eranskinaren C apartatuan ezarritakoa, hau da, 14.280,00 euro urteko (14 ordainketa). Handiagotze horri aurre egiteko zenbatekoa 133.054,95 euro izanen dela aurreikusi da.

–Moduluei funtzionarioentzako 2021eko soldata-igoeraren balioa gehitzea; balio hori % 0,9 da. Igoera horri aurre egiteko kopurua 83.662,31 eurokoa dela aurreikusi da.

Abuztuaren 27ko 79/2012 Foru Aginduaren 4.3 artikuluak ezartzen du toki-entitatearen ekarpena urteko modulu aplikagarriaren %25era artekoa izaten ahal dela. Azken ikasturteetan, toki-entitateek egin duten ekarpena %24koa izan da. 2021-2022 ikasturtean ehuneko horri eutsi zaio.

Ordutegi konbinatuko ikastetxeetako finantzaketa moduluak kalkulatzeko, zeinetan baitago, gutxienez, lanaldi murriztu bat (lanaldi osoa eta/edo lanaldi erdia eta lanaldi murriztua), Hezkuntzako zuzendari nagusiaren urriaren 19ko 438/2020 Ebazpenaren II. eranskinean ezartzen dena erabiliko da.

Finantzaketa moduluen zenbateko ekonomikoak eguneratzeko, esandako baldintzetan, 2021-2022 ikasturtean, 216.717,26 euro beharko direla jotzen da. 2021eko ekitaldiko aurrekontu-baliabideak kontuan hartuta, posible da finantzaketa moduluak baldintza horietan eguneratzea.

Haur Eskolen Zerbitzuko zuzendariak aldeko txostena egin du, eta proposatzen du Hezkuntzako kontseilariaren abuztuaren 27ko 79/2012 Foru Aginduan ageri diren finantzaketa moduluen zenbateko ekonomikoak eguneratzea, 2021-2022 ikasturtean.

Horrenbestez, erabiliz Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuak emandako ahalmenak,

EBAZTEN DUT:

1. %24an mantentzea, 2021-2022 ikasturterako, toki-entitateei dagokien ekarpenaren ehunekoa, udal titulartasuneko Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxeen kudeaketa finantzatzeko.

2. Hezkuntzako kontseilariaren abuztuaren 27ko 79/2012 Foru Aginduan ageri diren finantzaketa moduluen zenbateko ekonomikoak eguneratzea, 2021-2022 ikasturterako, ebazpen honen eranskinean agertzen denaren arabera.

3. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau eta eranskina igortzea interesa duten toki-entitateetara, Hezkuntza Departamentuko Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atalera eta Aurrekontuen eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalera, eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen kontu-hartzailetza delegatuari.

5. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dute eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

Iruñean, 2021eko urriaren 26an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

ERANSKINA

A MODULUA: ORDUTEGI OSOA

Unitateak

Zuzendaria

Langileak

Modulua
(euro)

Hezitzailea

Garbitzailea

1

2

0,5

32.348,45

24.315,11

10.175,51

71.600,87

2

3

0,5

32.348,45

48.630,23

10.175,51

101.187,50

3

4

1

32.348,45

72.945,34

20.351,02

140.501,79

4

5

1,5

32.348,45

97.260,45

30.526,53

179.816,07

5

6

1,5

32.348,45

121.575,56

30.526,53

209.402,69

6

7

2

32.348,45

145.890,68

40.702,03

248.716,97

7

8

2

32.348,45

170.205,79

40.702,03

278.303,59

8

9

2

32.348,45

194.520,90

40.702,03

307.890,22

9

10

2

32.348,45

218.836,02

40.702,03

337.476,84

10

11

2,5

32.348,45

243.151,13

50.877,54

376.791,12

11

12

2,5

32.348,45

267.466,24

50.877,54

406.377,75

12

13

2,5

32.348,45

291.781,35

50.877,54

435.964,37

B MODULUA: ORDUTEGI MURRIZTUA

Unitateak

Zuzendaria

Langileak

Modulua
(euro)

Hezitzailea

Garbitzailea

1

2

0,5

29.443,07

22.131,09

10.175,51

66.606,85

2

3

0,5

29.443,07

44.262,17

10.175,51

94.099,31

3

4

1

29.443,07

66.393,26

20.351,02

131.319,45

4

5

1,5

29.443,07

88.524,35

30.526,53

168.539,57

5

6

1,5

29.443,07

110.655,44

30.526,53

196.032,05

6

7

2

29.443,07

132.786,52

40.702,03

233.252,18

7

8

2

29.443,07

154.917,61

40.702,03

260.744,64

8

9

2

29.443,07

177.048,70

40.702,03

288.237,11

9

10

2

29.443,07

199.179,78

40.702,03

315.729,58

10

11

2,5

29.443,07

221.310,87

50.877,54

352.949,71

11

12

2,5

29.443,07

243.441,96

50.877,54

380.442,18

12

13

2,5

29.443,07

265.573,05

50.877,54

407.934,65

C MODULUA: LANALDI ERDIKO ORDUTEGIA

Unitateak

Zuzendaria

Langileak

Modulua
(euro)

Hezitzailea

Garbitzailea

1

2

0,5

19.142,40

14.388,69

10.175,51

48.901,80

2

3

0,5

19.142,40

28.777,37

10.175,51

68.970,16

3

4

1

19.142,40

43.166,06

20.351,02

98.766,17

4

5

1,5

19.142,40

57.554,74

30.526,53

128.562,19

5

6

1,5

19.142,40

71.943,43

30.526,53

148.630,54

6

7

2

19.142,40

86.332,12

40.702,03

178.426,55

7

8

2

19.142,40

100.720,80

40.702,03

198.494,90

8

9

2

19.142,40

115.109,49

40.702,03

218.563,25

9

10

2

19.142,40

129.498,17

40.702,03

238.631,60

10

11

2,5

19.142,40

143.886,86

50.877,54

268.427,61

11

12

2,5

19.142,40

158.275,55

50.877,54

288.495,96

12

13

2,5

19.142,40

172.664,23

50.877,54

308.564,32

D MODULUA: ORDUTEGI KONBINATUKO IKASTETXEAK
(ORDUTEGI OSOA/ERDIA)

Unitateak

Hezitzaileak

Garbiketako langileak

Modulua
(euro)

Ordutegi osoko unitateen azpimodulua

1

2

0,5

55.601,91

2

3

0,5

78.917,23

3

4

1

102.232,54

4

5

1,5

125.547,86

5

6

1,5

148.863,18

6

7

2

172.178,50

7

8

2

195.493,82

8

9

2

218.809,12

9

10

2

242.124,45

10

11

2,5

265.439,77

11

12

2,5

288.755,09

12

13

2,5

312.070,39

Lanaldi erdiko unitateen azpimodulua

1

2

0,5

13.797,05

2

3

0,5

27.594,09

3

4

1

41.391,14

4

5

1,5

55.188,19

5

6

1,5

68.985,23

6

7

2

82.782,27

7

8

2

96.579,32

8

9

2

110.376,36

9

10

2

124.173,42

10

11

2,5

137.970,45

11

12

2,5

151.767,50

12

13

2,5

165.564,55

Ikastetxeko unitate guztien kopuruaren azpimodulua

2

3

0,5

22.270,28

3

4

1

38.269,24

4

5

1,5

54.268,20

5

6

1,5

60.539,50

6

7

2

76.538,46

7

8

2

82.809,77

8

9

2

89.081,08

9

10

2

95.352,38

10

11

2,5

111.351,35

11

12

2,5

117.622,66

12

13

2,5

123.893,96

Iragarkiaren kodea: F2115377