260. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

109E/2021 EBAZPENA, urriaren 28koa, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez jabetza intelektualerako eskubideen lagapena kontratatzeko eskumena eskuordetzen baita.

Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 265/2019 Foru Dekretuaren bigarren xedapen gehigarriak zuzendari nagusien esku uzten du, kasuan kasuko eskumenen esparruan, kontratazio arloan indarra duen legeriak kontseilariari ematen dizkion eskudantzia administratiboen titulartasuna eta erabilera.

Beste aldetik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak, 11. artikuluan, xedatzen du Foru Administrazio Publikoko organoek zilegi dutela esleituak dituzten eskumenen erabilera eskuordetzea kasuan kasuko administrazioko maila bereko edo baxuagoko beste organo batzuei, hierarkikoki beren menpe ez badaude ere.

Horrez gain, artikulu horrek ezartzen du eskumenen eskuordetza noiznahi egin edo baliogabetu daitekeela, organo eskuordetzaileak onetsita, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dela. Ezartzen du, orobat, eskuordetza baten bidez ematen diren administrazio egintza eta ebazpenetan inguruabar hori azaldu beharko dela berariaz eta, ondorio guztietarako, organo eskuordetzaileak emanak balira bezala hartuko direla.

Une honetan, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari nagusiak bere esku duen jabetza intelektualerako eskubideen lagapena kontratatzeko eskumena, zehazki, eskuordetu nahi du, eskumen hori zenbait zerbitzutako titularren esku uzteko, beren jarduerak aurrera eramateko behar diren eraginkortasuna eta arintasuna lortzeko.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Jabetza intelektualerako eskubideen lagapena kontratatzeko eskumena ondoren aipatzen diren zerbitzuetako titularrei eskuordetzea: Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzua, Turismoko Marketinaren eta Nazioartekotzearen Zerbitzua eta Turismoaren Plangintza eta Berrikuntza Zerbitzua.

2. Ebazpen honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean berean hartuko du indarra.

Iruñean, 2021eko urriaren 28an.–Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari nagusia, Maitena Ezkutari Artieda.

Iragarkiaren kodea: F2115582