260. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 15a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

A/31/04217 JV/da espedientea. Jendaurreko informazioa

Gaia: obrak baimentzeko eskaera.

Eskatzailea: Berako Udala.

Helbidea: Herriko Etxea pl., 1- 31780-Bera (Nafarroa).

Ibai edo errekaren izena: Zia.

Erreka edo ibai horren urak jasotzen dituen ibaiaren izena eta kodea: ZIA-1/0100/020.

Tokia: Zia.

Udal-mugartea eta probintzia: Bera (Nafarroa).

Obren azalpen laburra eta helburua:

Beran, Zia erreka Pio Baroja karrikatik gurutzatuko duen zurezko zaldain bat egin asmo da, bizikletak pasatzeko. Zaldainaren egitura honakoek osatzen dute: kolatutako zur laminatuzko zutabeak, txarrantzatzeak, arrastel-zutabeak eta zur zerratuzko zoru-oholak; 12 metro luze eta 2,5 metro zabal da guztira, eta zoladura HF-3,5 hormigoizkoa da, 20 cm-koa. Bi bazterretan, estribuak hormigoi armatuzko lauzekin eginen dira, bakoitzean bi mikropilote jarrita, zaldainaren zutabe nagusien euskarrien azpian. Hormigoizko mikropiloteak, 11 metrokoak, hodi-armaduraz hornituta egonen dira, 73 mm-ko eta 6 mm-ko kanpo diametroarekin; zulaketa 133 mm-ko diametro nominalekoa izanen da. Zaldainaren baranda, 1,50 metroko altuerakoa, zurezkoa izanen da. Bi bazterretako sarrerak egokituko dira.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Berako udaletxean edo Kantauriko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2021eko azaroaren 9an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2017ko irailaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Jorge Villar Vázquez.

Iragarkiaren kodea: E2115914