260. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 15a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

A/31/04091 JV/sr espedientea. Jendaurreko informazioa

Gaia: ur aprobetxamendurako eskaera.

IFZ 72665916 S.

Eskatzailea: Larraburu Ur Erabiltzaileen Elkartea.

Helbidea: Nagusia 27, 2.a ezk. 31744 - Elgorriaga (Nafarroa).

Ibai edo errekaren izena: Agineko erreka.

Eskatutako emaria: 0,15 l/s.

Udal-mugartea eta probintzia: Elgorriaga (Nafarroa).

Xedea: etxeko erabileretarako, aziendari edaten emateko eta ureztatzeko.

Obren azalpen laburra eta helburua:

ura errekan dagoen iragazkidun kutxatila batetik hartuko da, eta ondoren hazbete bateko diametroa duen hodi batean sartuko da. Hargunetik biltegira hazbete bateko diametroko PEAD hodi bat doa, 900 metro linealeko zanga batean sartuta, iragazki batekin eta kontagailu batekin biltegira iritsi aurretik; biltegia 3 m³-koa da eta hormigoizko egitura baten barrenean dago, xaflazko teilatu batek estalita. Biltegiak gainezka egitea galarazteko buia bat du, eta bertatik zazpi kontsumo puntutara banatzen da ura, zein bere kontagailuarekin. Ura etxeko erabileretarako, aziendari edaten emateko eta ureztatzeko da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Elgorriagako udaletxean edo Kantauriko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2021eko azaroaren 3an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2017ko irailaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Jorge Villar Vázquez.

Iragarkiaren kodea: E2115786