260. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 15a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2020-EXT-2

2021eko martxoaren 4an, aldeetako batek eskatuta ireki zen ur aprobetxamendurako eskubidea amaitzeko espedientea, jarraian azaltzen diren ezaugarriak dituena, kontzesiodunak uko egin diolako.

Ezaugarriak:

Eskatzailea: José María Sanz-Magallón Rezusta eta beste batzuk.

Xedea: amaitzea.

Ur-ibilgua: Hondeaketa-Putzua-Queiles ibaia.

Alderdia: El Moral.

Udalerria: Monteagudo (Nafarroa).

Batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilean: 0,92.

Eskubidearen titulua: Ebroko Konfederazio Hidrografikoko lehendakariak 2013ko martxoaren 22an emandako ebazpena.

Inskripzioaren datuak: Ur Erregistroko A atala, 77. liburukia, 88. orria.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2021eko urriaren 18an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2115580