260. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 15a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2019-P-1168

Ebroko Konfederazio Hidrografikoak 2021eko irailaren 13an emandako ebazpenaren bidez, Erronkariko Ibaxaren Batzordeari ur publikoen aprobetxamendu bat eman zaio, Belagua ibaian eskuinaldetik isurtzen den Tapia erreka-zuloaren ezkerraldean dagoen iturbegi batetik ura hartzeko, ibilguen polizia eremutik kanpo, Larra izeneko lur azpiko 026 ur masan, Puerto Grande alderdian, Izabako (Nafarroa) udal-mugarteko 16. poligonoko 33. lurzatian; Izabako udal-mugarteko 16. poligonoko 46. lurzatiko “Angel Olorón” aterpetxea edateko uraz hornitzeko erabiliko da. Aterpeak 94 lagunentzako lekua du (aterpetuak eta langileak), eta 150 pertsona hartzen ditu iraupen laburreko bisitan. Urtean gehieneko bolumena 1.036 m³-koa izanen da, eta batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilean, berriz, 0,047 l/s-koa. Aipatutako ebazpenean adierazitako baldintzak bete beharko dira.

Aditzera ematen da orok jakin dezan.

Zaragozan, 2021eko irailaren 15ean.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2115561