260. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 15a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2016-P-773

Ebroko Konfederazio Hidrografikoak 2021eko irailaren 23an emandako ebazpenaren bidez, Endinava SATi ur publikoen aprobetxamendurako emakida eman zaio putzu batetik ura hartzeko, Ebro ibaiaren eskuinaldean, ibilguen polizia eremutik kanpo, Ebro-Aragoi alubioi lurretako Lodosa-Tutera izeneko 049 ur masan, El Comunero alderdian, Lodosako udal-mugarteko (Nafarroa) 12. poligonoko 115. lurzatian, fruta-arbolen 6,3262 hektarea tantaka ureztatzeko, Lodosako udal-mugarteko (Nafarroa) 11. poligonoko 762., 764. eta 766. lurzatietan, eta 12. poligonoko 115. lurzatian. Urtean gehienez ere 43.542 m³-ko bolumena izanen du aprobetxamenduak, eta batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilean 3,995 l/s-koa izanen da. Aipatutako ebazpenean adierazitako baldintzak bete beharko dira.

Aditzera ematen da orok jakin dezan.

Zaragozan, 2021eko irailaren 24an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2115560