260. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA

2022ko aurrekontua. Hasierako onespena

Izarbeibarko Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2021eko azaroaren 3an egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Izarbeibarko Mankomunitatearen 2022ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura urte horretan betearazteko oinarriak. Aurrekontu horrek jasotzen ditu Mankomunitatearen aurrekontua eta Arga Izarbeibarko Zerbitzuak SLren aurrekontua.

Bete dadin uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikulua (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa), hasiera batez onetsitako aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak jendaurrean egonen dira Mankomunitateko idazkaritzan, hamabost egun balioduneko epean, iragarkia argitaratu ondotik Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Mankomunitateko ediktuen taulan, interesdunek espedientea azter dezaten eta aurkez ditzaten bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak.

Garesen, 2021eko azaroaren 4an.–Mankomunitateko burua, Sabina García Olmeda.

Iragarkiaren kodea: L2115712