260. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTEKO ETA ESTERIBARKO UDALEN ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Aldaketa, 2021eko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Uharteko eta Esteribarko udalen Mankomunitatearen Batzarrak, 2021eko urriaren 21ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa Mankomunitatearen 2021eko plantilla organikoan, familia-langilearen lanpostuari dagokionez. Lanpostu horrentzat arrisku bereziko osagarri bat sortu da, %5ekoa.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235. artikuluari buruz xedatutakoarekin.

Uharten, 2021eko azaroaren 2an.–Mankomunitateko burua, Iñaki Crespo San José.

Iragarkiaren kodea: L2115648