260. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDIALDEA MANKOMUNITATEA

2/2021 aurrekontuko aldaketa. Hasierako onespena

Mendialdea Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2021eko urriaren 6ko bilkuran, aldaketa bat onetsi zuen hasiera batez 2021. urteko aurrekontuan, aparteko kredituari buruzkoa.

Espedientea idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraituz.

Leitzan, 2021eko urriaren 12an.–Mankomunitateko burua, Unai Miranda Berroeta.

Iragarkiaren kodea: L2115789