260. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Kultura Kontseiluko burutzaren eskuordetza

11/2021 Dekretua, azaroaren 3koa.

“Udalaren Kultura Patronatua” erakunde autonomoa azkendu baitzen, kultura arloko haren eskumenak Tafallako Udalak hartu zituen zuzenean.

Tafallako Kultura Arloko Kontseiluaren Erregelamenduak ezartzen du Tafallako alkateari dagokiola Kontseiluaren burutza, eta alkateak Kultura arloan eskumena duen zinegotziaren esku utzi ahalko duela.

Burutzari esleitutako eginkizunak proposamen mailakoak dira, eta, horregatik, har ditzake bere gain Zinegotzitza Eskuordetu Berezi batek, ez dakartelako hirugarrenei eragiten dien administrazio egintza erabakitzailerik.

Urriaren 4an, 8/2021 Dekretuaren bidez, Pedro Leralta Piñán izendatu zen Kulturako zinegotzi ordezkari berezi.

Jasota gelditu da Pedro Leralta Piñánek eskuordetze berezirako proposamena onartu duela.

Tafallako Udalak osoko bilkuran onetsitako Tafallako Kultura Arloko Kontseiluaren Erregelamenduan emandako eskudantziak erabiliz,

DEKRETATZEN DUT:

Lehenbizikoa.–Tafallako Kultura Arloko Kontseiluaren burutza eskuordetzea Pedro Leralta Piñán Kulturako zinegotzi ordezkari bereziari, dekretu honetan ezarri bezala.

Bigarrena.–Aditzera ematea dekretu honen bidez eginiko eskuordetzea honako araubide juridiko honi loturik dagoela:

a) Eskuordetutako eskumenak dira Tafallako Kultura Arloko Kontseiluaren Erregelamenduan burutzari emandakoak.

b) Alkatetzak ahalmena du eskuordetutako eskumenen kudeaketari buruzko informazio zehatza jasotzeko eta garrantzizko erabakiak hartu aurretik informazioa jasotzeko.

c) Alkatetzak edonoiz bereganatzen edo errebokatzen ahalko du eskuordetutako burutza.

Hirugarrena.–Erabaki hau jakinaraztea izendatuari.

Laugarrena.–Aipatu eskuordetzearen iragarkia igortzea Nafarroako Aldizkari Ofizialera, argitara dadin, eta argitaratzea Udalaren iragarki taulan eta webgunean.

Bosgarrena.–Dekretu hau igortzea Tafallako Kultura Zerbitzuen Alorrari eta Kultura Arloko Kontseiluari, jakin dezaten.

Seigarrena.–Udalbatzari dekretu honen berri ematea egiten duen hurrengo osoko bilkuran.

Zazpigarrena.–Zehaztea eskuordetze honen eraginkortasuna dekretu honen datan gauzatuko dela.

Tafallan, 2021eko azaroaren 3an.–Alkatea, Jesús Arrizubieta Astiz; udal idazkaria, Nekane Agreda Arróniz.

Iragarkiaren kodea: L2115733