260. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTSAGABIA

Alkateordeen izendapena

Otsagabiko Udaleko alkate udalburuak honako ebazpen hau eman zuen:

Alkatetzaren 105/2021 Ebazpena, urriaren 29koa, lehen eta bigarren alkateordeak izendatzen dituena.

Alkateordeei dagokie alkatea haren egiteko guztietan ordezkatzea, izendapenaren araberako hurrenkeran, hura kanpoan, eri edo bere eginkizunetan aritzeko ezindua dagoenean, edo Alkatetza hutsik gelditzen denean, harik eta alkate berria bere karguaz jabetzen den arte.

Ikusirik Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 46. artikuluan xedatua, ezartzen baitu alkate udalburuak libreki izendatuko dituela alkateordeak,

EBAZTEN DUT:

1. Rita Labiano Moso Otsagabiko Udaleko lehen alkateorde izendatzea.

2. Xabier Maiza Eseberri Otsagabiko Udaleko bigarren alkateorde izendatzea.

3. Izendapen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpena interesdunari igortzea.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Otsagabian, 2021eko azaroaren 2an.–Alkate udalburua, Mikel Aoiz Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L2115653