260. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NARKUE

2022ko aurrekontua. Hasierako onespena

Narkueko Kontzejuak, 2021eko urriaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Kontzejuaren 2022ko aurrekontua.

Aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau argitaratu ondoan. Epe horretan, interesdunek hura azter dezakete, eta alegazioak aurkeztu.

Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Narkuen, 2021eko azaroaren 2an.–Kontzejuko burua, José Miguel Gaviria Redondo.

Iragarkiaren kodea: L2115654