260. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURUGARREN

2021eko aurrekontua. Hasierako onespena

Murugarrengo Kontzejuak, 2021eko urtarrilaren 25ean, hasiera batez onetsi zuen 2021. urteko aurrekontua.

Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuarekin.

Murugarrenen, 2021eko apirilaren 26an.–Kontzejuko burua, Miren Cia Urrutia.

Iragarkiaren kodea: L2115744