260. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL CUENDE

2022ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Murillo El Cuendeko Udalak, 2021eko azaroaren 2an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2022. urteko plantilla organikoa.

Onetsitako plantilla ikusgai egonen da Idazkaritzan (Arradan) hamabost egun baliodunean, iragarki hau argitaratu ondotik. Epe horretan, interesdunek espedientea azter dezakete, eta alegazioak aurkeztu.

Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Arradan (Murillo el Cuende), 2021eko abenduaren 3an.–Alkatea, Miguel Ángel Enciso Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2115689