260. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL CUENDE

2022ko aurrekontua. Hasierako onespena

Murillo El Cuendeko Udalak, 2021eko azaroaren 2an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen Udalaren 2022ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

Onetsitako aurrekontua ikusgai egonen da Idazkaritzan (Arradan) hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan xedatuarekin.

Arradan (Murillo el Cuende), 2021eko azaroaren 3an.–Alkatea, Miguel Ángel Enciso Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2115688