260. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANUE

Alkatetzaren eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko

Anueko Udaleko alkate udalburuak, 2021eko azaroaren 3an, jarraian hitzez hitz ematen den ebazpena eman zuen:

Kontuan harturik alkateek ezkontza zibila baimentzeari dagokionez Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiak 1995eko urtarrilaren 26an eman jarraibidea;

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 44. eta 47. artikuluetan eta horiekin bat heldu direnetan xedatutakoari jarraikiz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Anueko Udaleko zinegotzi Francisco Javier Luis Ruizen esku uztea Herriko Etxe honetan ezkontza zibilak egiteko eskumena, ezkongaiek hala eskatzen dutenean.

Bigarrena.–Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Anuen, 2021eko azaroaren 3an.–Alkatea, Miguel Ángel Larrayoz Vidan.

Iragarkiaren kodea: L2115697