260. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLO

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Alloko alkatea eta lehen alkateorde Luis-Ramón Ciordia del Portillo Nafarroatik kanpoan izateagatik, indarrean den legeria betetzeko eta udalerriaren beharrei ahal bezain laster erantzuteko, Alkatetzaren eginkizunak eskuordetzen zaizkio bigarren alkateorde Begoña Fernández Alonsori, 2021eko azaroaren 5etik 7ra, biak barne.

Eskuordetze horrek ebazpen hau sinatzen den egunetik aurrera izanen ditu ondorioak, azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduarekin bat etorriz.

Allon, 2021eko azaroaren 2an.–Alkatea, Susana Castanera Gómez.

Iragarkiaren kodea: L2115626