260. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OIBAR

Aldaketa, 2021eko plantilla organikoan. Behin betiko onespena

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatuari jarraikiz, eta jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, argitaratu egiten da behin betiko onetsitako aldaketa 2021eko plantilla organikoan, beherago ageri baita.

Hasierako onespenaren erabakia 237. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, urriaren 11n.

Oibarren, 2021eko azaroaren 11n.–Alkatea, Aritz Burguete Blasco.

ERABAKIA

Gerokultore-zaintzailea.

–Gehitutako baldintzak:

  • Gidabaimena: B.
  • Elikagai-manipulatzailearen txartela.
  • Titulazioa: Arreta soziosanitarioa mendekotasuna dutenei, gizarte erakundeetan edo etxean, horren profesionaltasun ziurtagiria; Erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikaria (LHko erdiko zikloa) edo horren baliokideak: Klinikako teknikari laguntzailea, Psikiatriako teknikari laguntzailea, Erizaintzako teknikari laguntzailea. Mendekotasuna duten pertsonei arreta egiteko teknikaria (LHko erdiko zikloa), salbuespeneko gaikuntzako ziurtagiria, behin-behineko gaikuntzako ziurtagiria.

Iragarkiaren kodea: L2115999