260. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABARTZUZA

Balorazio txostenaren proiektua jendaurrean. Datu osagarriak

2021eko 235. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 7an, iragarki bat eman zen argitara Abartzuzako balorazio txostenaren proiektua jendaurrean jartzeari buruz. Iragarki horretan, aditzera eman zen txostena udal bulegoetan egonen zela ikusgai, baina, horrez gain, udal webgunean ere jarri da jendaurrean.

Informazio osagarri horrekin, berriz ere jartzen da jendaurrean Abartzuzako balorazio txostenaren berrikuspenaren proiektua, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Abartzuzan, 2021eko azaroaren 8an.–Alkatea, Alberto Pagola Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2115893