26. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK, Zerbitzu Orokorretako lanposturako lekualdatze lehiaketaren deialdian azkenean sartutako lanpostu hutsak zehazten dituen ebazpenaren aurkakoak.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ekainaren 24an emandako 1874/2019 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Zerbitzu Orokorretako lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdi horrekin lotuta, David Manuel Mendaza Clemente jaunak eta Pablo Amatria Mateo jaunak gora jotzeko errekurtsoak aurkeztu dituzte Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abenduaren 9ko 2890/2020 Ebazpenaren aurka; 2020ko abenduaren 9an argitara emandako ebazpen horretan zehazten da zein diren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Zerbitzu Orokorretako lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian azkenean sartzen diren lanpostu hutsak, lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako dei egiten da eta 10 egun balioduneko epea irekitzen da lanpostuak aukeratzeko.

Bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluekin, aditzera ematen zaie interesdun guztiei, alegazioak egiteko aukera izan dezaten, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean, Erregistro Orokorrean aurkeztuta (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea 2, Iruña), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazitako bideak erabiliz.

Aplikatuz Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. apartatuan ezarritakoa, jarritako errekurtsoen kopia bat lortu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eska dezakete Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/ficha/4537/Registro-General-Electronico1). Horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea kopia hori.

Iruñean, 2021eko urtarrilaren 26an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2101208