26. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

19/2021 EBAZPENA, urtarrilaren 19koa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez zuzentzen baitira Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 26ko 8/2019 Ebazpenean atzemandako akatsak. Ebazpen horren bitartez hautapen prozedurak onetsi ziren Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoan sartu eta bertara igotzeko eta espezialitate berriak eskuratzeko, eta Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoan sartu eta espezialitate berriak eskuratzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruan.

Akats bat atzeman da Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 26ko 8/2019 Ebazpenaren VIII. eranskinean. Ebazpen horren bidez hautapen prozedurak onetsi ziren Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoan sartu eta bertara igotzeko eta espezialitate berriak eskuratzeko, eta Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoan sartu eta espezialitate berriak eskuratzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruan. Eranskin horretan, non programazioaren eta unitate didaktikoaren gaineko zehaztapenak jasotzen baitira, esaten da VIII. eranskinean biltzen direla Nafarroan eskaintzen diren Lanbide Heziketako zikloen curriculumak, zeinetan irakaslana baitute deialdi honen xedeko Bigarren Hezkuntzako Irakasleen eta Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoetako espezialitateek. Alabaina, Nafarroan eskaintzen diren Lanbide Heziketako zikloen curriculumak, zeinetan irakaslana baitute deialdi honen xedeko Bigarren Hezkuntzako Irakasleen eta Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoetako espezialitateek, ez daude VIII. jasoak, IX. eranskinean baizik.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluaren arabera, “administrazio publikoek edozein unetan zuzendu ditzakete, ofizioz edo interesdunek eskaturik, beren egintzetako oker materialak, egitezkoak edo aritmetikoak”.

Horiek horrela, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 208/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 26ko 8/2019 Ebazpenaren VIII. eranskinean (Programazio didaktikoaren eta unitate didaktikoaren jarraibideak) atzemandako akatsa zuzentzea, jarraian ematen den moduan. Ebazpen horren bidez hautapen prozedurak onetsi ziren Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoan sartu eta bertara igotzeko eta espezialitate berriak eskuratzeko, eta Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoan sartu eta espezialitate berriak eskuratzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruan.

Horrenbestez, honako hau dioen tokian:

“Orientazio gisa, VIII. eranskinean jasotzen dira Nafarroan eskaintzen diren Lanbide Heziketako zikloen curriculumak, zeinetan irakaslana baitute deialdi honen xedeko Bigarren Hezkuntzako Irakasleen eta Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen kidegoetako espezialitateek”.

Honako hau behar du:

“Orientazio gisa, IX. eranskinean jasotzen dira Nafarroan eskaintzen diren Lanbide Heziketako zikloen curriculumak, zeinetan irakaslana baitute deialdi honen xedeko Bigarren Hezkuntzako Irakasleen eta Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen kidegoetako espezialitateek”.

2. Ebazpen hau igortzea Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko Hautatze Prozeduren Atalera eta Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzan, eta interesdunei adieraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dutela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2021eko urtarrilaren 19an.–Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendaria, Amalia Cuartero Arteta.

Iragarkiaren kodea: F2101164