26. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

18/2021 EBAZPENA, urtarrilaren 19koa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez zuzentzen baita Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 22ko 314/2020 Ebazpenean atzemandako akatsa. Ebazpen horren bidez Koordinazio Epaimahaiko kideak izendatu ziren honako prozedura honen deialdiaren oinarrietan ezarritako ondorioetarako: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoan sartzeko hautapen prozedura, zeina Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 18ko 302/2020 Ebazpenaren bidez onetsi baitzen.

Akats bat atzeman da Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 22ko 314/2020 Ebazpenean. Ebazpen horren bidez Koordinazio Epaimahaiko kideak izendatu ziren honako prozedura honen deialdiaren oinarrietan ezarritako ondorioetarako: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoan sartzeko hautapen prozedura, zeina Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 18ko 302/2020 Ebazpenaren bidez onetsi baitzen. Akatsa, zehazki, 1. puntuan dago. Bertan Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 29ko 8/2019 Ebazpena aipatzen da, baina, ebazpen horren ordez, beste hau aipatu behar zuen: Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 18ko 302/2020 Ebazpena.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluaren arabera, “administrazio publikoek edozein unetan zuzendu ditzakete, ofizioz edo interesdunek eskaturik, beren egintzetako oker materialak, egitezkoak edo aritmetikoak”.

Horiek horrela, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 208/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Zuzentzea Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 22ko 314/2020 Ebazpenean atzemandako akatsa. Ebazpen horren bidez Koordinazio Epaimahaiko kideak izendatu ziren hautapen prozedura hau onetsi zuen deialdiaren oinarrietan ezarritako ondorioetarako: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoan sartzeko hautapen prozedura, zeina Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 18ko 302/2020 Ebazpenaren bidez onetsi baitzen. Akatsa, zehazki, 1. puntuan dago, eta honela zuzentzen da:

Honako hau dioen tokian:

“1. Koordinazio Epaimahaiko kideak izendatzea hautapen prozedura hauen deialdiaren oinarrietan ezarritako ondorioetarako: Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoan sartu eta bertara igotzeko eta espezialitate berriak eskuratzeko hautapen prozedura, eta Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoan sartu eta espezialitate berriak eskuratzeko hautapen prozedura, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuetarako, zeinak Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 26ko 8/2019 Ebazpenaren bidez onetsi baitziren. Honako hauek dira izendatuak:”

Honako hau behar du:

“1. Koordinazio Epaimahaiko kideak izendatzea hautapen prozedura honen deialdiaren oinarrietan ezarritako ondorioetarako: Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoan sartu eta espezialitate berriak eskuratzeko hautapen prozedura, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuetarako, zeina Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 18ko 302/2020 Ebazpenaren bidez onetsi baitzen. Honako hauek dira izendatuak:”

2. Ebazpen hau igortzea Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko Hautatze Prozeduren Atalera eta Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzan, eta interesdunei adieraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dutela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2021eko urtarrilaren 19an.–Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendaria, Amalia Cuartero Arteta.

Iragarkiaren kodea: F2101163