26. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Xehetasun-azterketa katastroko 13. poligonoko 117. lurzatian (Gorraizko Plan Partzialeko U.1 unitatea). Hasierako onespena

Honako honen bidez aditzera ematen da ezen Eguesibarko Gobernu Batzarrak, 2021eko urtarrilaren 19an egin ohiko bilkuran, erabaki zuela hasiera batez onestea Eguesibarko katastroko 13. poligonoko 117. lurzatiko eremuari dagokion xehetasun-azterketa (Gorraizko Plan Partzialeko U.1 unitatea). Inica Técnica SL enpresa da sustatzailea.

Interesdun guztiek espedientea azter dezakete eta, nahi izanez gero, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkeztu, hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Sarrigurenen, 2021eko urtarrilaren 21ean.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L2101109