26. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTEITZA

Plan berezi independentea 2. poligonoko 661. lurzatian. Hasierako onespena

Oteitzako Udalak, 2021eko urtarrilaren 21eko ohiko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, erabaki zuen hasiera batean onestea Oteitzako 2. poligonoko 661. lurzatiko plan berezi independentea, hor dagoen abeltzaintzako instalazioa egoki dadin oraingo araudira eta jezteko areto berri bat izateko. Sustatzaileak SC Zabala Martínez Pedro eta Zabala Torrecilla Mikel dira.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Oteitzan, 2021eko urtarrilaren 25ean.–Alkatea, Rubén Darío Martínez Landa.

Iragarkiaren kodea: L2101156