26. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEKUNBERRI

Aldaketa, Udal Plan Orokorreko Baoei buruzko ordenantzan. Hasierako onespena

Lekunberriko Udalak, 2020ko abenduaren 17an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa, Udal Plan Orokorreko 1. zenbakiko Ordenantzaren 20. artikuluan, baoei buruzkoan.

Bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin (foru lege horrek Nafarroako Toki Administrazioa du hizpide), ordenantzaren aldaketa onetsia jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta aurkez ditzaten erreklamazio, kexa edo oharrak.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, 1. zenbakiko Eraikingintza-ordenantza (20. artikulua) behin betiko onetsita geldituko da, eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Lekunberrin, 2021eko urtarrilaren 18an.–Alkatea, Gorka Azpiroz Razquin.

Iragarkiaren kodea: L2100870