26. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEGARDA

Aldaketa Udal Planeko egiturazko determinazioetan, S-1 eta S-2 sektoreei dagokienez. Hasierako onespena

Legardako Udala, aurtengo urtarrilaren 21ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Udal Planeko egiturazko determinazioetan, S-1 eta S-2 sektoreei dagokienez, aldaketa egiteko proiektua. Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira, eta espedientea ikusgai egonen da udal honetako Idazkaritzaren bulegoetan.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Legardan, 2021eko urtarrilaren 22an.–Alkate udalburua, Silvestre Belzunegui Otano.

Iragarkiaren kodea: L2101124