26. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Akats zuzenketa

2021eko 15. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 22koan, iragarki bat argitaratu zen, behin betiko onesteko hiri-jarduketarako plan berezia Uharteko 1. poligonoko 1311. lurzatian, Mecanizados y Rectificados Casado SLk sustatua. Iragarkiaren izenburuan akatsa badela ikusi da, aipatzen baitu behin betiko onetsi zela “xehetasun-azterketa” bat.

Beraz, aditzera ematen da ezen, 2020ko azaroaren 26ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, hiri-jarduketarako plan berezia onetsi dela behin betiko, eta ez xehetasun-azterketa.

Uharten, 2021eko urtarrilaren 22an.–Alkatea, Alfredo Javier Arruiz Sotes.

Iragarkiaren kodea: L2101110