26. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALAR

Hiri-jarduketarako plan berezia 9. poligonoko 5. lurzatian. Hasierako onespena

Galar Zendeako Udalak, 2021eko urtarrilaren 21ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Hiri-jarduketarako plan berezia, katastroko 9. poligonoko 5. lurzatiari dagokionez, Purificación Sales Tirapuk aurkeztua.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan ezarritakoari jarraikiz (LFD horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Getze Galarren, 2021eko urtarrilaren 25ean.–Alkatea, Óscar Amóztegui Recalde.

Iragarkiaren kodea: L2101162