26. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

Xehetasun-azterketa, Erreako 20. lurzatian. Hasierako onespena

Esteribarko Udalak, 2021eko urtarrilaren 19ko ebazpenaren bidez, erabaki zuen hasiera batean onestea Erreako 15. poligonoko 20. lurzatiaren xehetasun-azterketa, Daniel Miranda Argüellesek eta Rebeca Gil Sáenzek sustatua.

Bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 74. artikuluan ezarritakoarekin (uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen testu bategin hori), espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Esteribarren, 2021eko urtarrilaren 19an.–Alkatea, M.ª Matilde Añón Beamonte.

Iragarkiaren kodea: L2101072