26. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIURRUN-OLKOTZ

Xehetasun-azterketa 2. poligonoko 68. lurzatian. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2021eko urtarrilaren 22ko Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen Biurrungo 2. poligonoko 68. lurzatian Antonio Biurrunek sustatu duen xehetasun-azterketa, helburu duena dagoen bolumetria aldatzea garaje bat eraiki ahal izateko ondoko etxebizitzarako.

Iragarki hau argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan (www.biurrun-olcoz.es), eta espedientea jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita. Hori dena, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74.b) artikuluarekin; aipatutako legegintzako foru dekretuaren bidez, onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina.

Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkezten ahal dira, eta espedientea ikusgai egonen da udal honetako Idazkaritzaren bulegoetan, jendea hartzeko orduetan, astelehenetik ostiralera, 8:30etik 14:30era.

Biurrun-Olkotzen, 2021eko urtarrilaren 22an.–Alkatea, María Luisa Serrano Echaves.

Iragarkiaren kodea: L2101123