26. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Deialdia, ondasun eta eskubideak okupatu aurreko aktak egiteko, Berriozarko Gipuzkoako etorbideko 50ari dagokionez

Alkateak 2020ko martxoaren 4an emandako 20200176 Ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zen oztopo arkitektonikoak kentzeko desjabetzeak ukitutako titularren, ondasunen eta eskubideen zerrenda, “Berriozarren, Gipuzkoako etorbideko 50 zenbakian dagoen eraikinean oztopo arkitektonikoak kentzeko plan bereziari” jarraikiz, eta beharrezkoak diren argitalpenak egin ziren egunkarietan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean (2020ko 87. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 27koa, eta 2020ko 93. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 6koa).

Iruñeko Udalak 2020ko irailaren 9ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, behin betiko onetsi zen aipatu plan bereziak ukitutako eta desjabetu beharreko titularren, ondasunen eta eskubideen zerrenda, zeinak berekin baitakar onura publikoaren eta okupatu beharraren deklarazioa, horri buruz ere Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legeak eskatzen dituen argitalpenak egin ziren (2020ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 22koa).

Nafarroako Gobernuak 2020ko abenduaren 22ko erabakiaren bidez presakoa deklaratu zuen behin betikoz onetsitako proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaez desjabetzearren.

Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluan xedatuari jarraikiz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Berriozarko Gipuzkoako etorbideko 50 zenbakidun eraikinean oztopo arkitektonikoak kentzeko plan bereziak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei dei egitea, otsailaren 22an Berriozarko Udaletxean ager daitezen, goizeko 9:00etan, ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aurreko aktak egitera, eta hala egokituz gero, behin betiko okupaziokoak.

Ekitaldi horretara norberak joan beharko du, edo bere izenean aritzeko behar bezala ahalordetutako pertsona batek; titularra dela frogatzen duten agiriak eraman beharko ditu (eskritura publikoa, Jabetza Erregistroko ziurtagiria, etab.); egoki iruditzen bazaio, peritua edo/eta notarioa eraman ditzake, baina, betiere, norberak ordaindu beharko die.

Bigarrena.–Administrazioko peritu izendatzea Ricardo Pascual Ustárroz.

Hirugarrena.–Agintzea argitaratzeko ebazpen hau eta haren eranskina ediktuen taula bakarrean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Berriozarko Udalaren iragarki-taulan; adieraziz argitalpen hau egiten dela Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako ere, titularra ezezaguna edo helbide ezagunik gabea denean; edo, jakinarazpena egiten saiatu arren, ezin izan denean egin.

Laugarrena.–Ebazpen hau ukitutako titularrei jakinaraztea, zitazio indibidualerako zedula egokiaren bidez, eta adierazita egintza hau ez dela behin betikoa administrazio bidean, eta aurreko akta egiteko unera arte interesdunek aurkez ditzaketela bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak idatziz, bakar-bakarrik presako okupazioaren ondorioz ukitutako ondasun eta eskubideen zerrendan egin diren okerrak zuzentzeko.

Berriozarren, 2021eko urtarrilaren 26an.–Alkatea, Raúl Maiza González.

ERANSKINA

Aktak egiteko tokia: Berriozarko Udala. Euskal Herria plaza, 1 Berriozar. 31013 Nafarroa.

KATASTROKO ERREFERENTZIA

AZALERA

JABEA

ZITAZIO EGUNA

ORDUA

18. pol., 288. lurzatia, 1. azpi., 1 hiri-unit.

2,30 m²

Artur Pérez Melnikov

2021-02-22

09:00

Iragarkiaren kodea: L2101207