26. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

133/2021 EBAZPENA, urtarrilaren 18koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez deialdi bat onesten baita oposizio bidez betetzeko aholkulari juridikoen 4 lanpostu Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuan aritzeko.

Azaroaren 27ko 331/2019 Foru Dekretuaren bidez (243. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 12koa), 2019ko lan publikoaren eskaintza partziala onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Administrazio Erroaren eremurako, 2019. urtera luzatu den Estatuaren 2018rako Aurrekontu Orokorrei buruzko uztailaren 3ko 6/2018 Legean aurreikusitako ordezte-tasari dagokiona. Eskaintza hartan, besteak beste, aholkulari juridikoaren lanpostu batzuk sartu ziren, A mailakoak.

Azaroaren 25eko 85/2020 Foru Dekretuaren bidez (284. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abenduaren 9koan), 2020ko lan publikoaren eskaintza onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Administrazio Erroaren eremurako. Bertan, besteak beste, aholkulari juridikoaren lanpostu batzuk sartu ziren, A mailakoak.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abenduaren 9ko 2895/2020 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko aholkulari juridikoaren lanpostu hutsak. Gero, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 15eko 103/2021 Ebazpenaren bidez, bete gabe deklaratu da lekualdatze-lehiaketa.

Aurrekoa kontuan harturik, bidezko da deialdia eta haren oinarriak onestea sarrera-prozedura erabiliz eta oposizio bidez betetzeko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko aholkulari juridiko izateko lau lanpostu.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Deialdia eta haren oinarriak onestea sarrera-prozedura erabiliz eta oposizio bidez betetzeko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko aholkulari juridiko izateko lau lanpostu.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari, Egituraren, Lanpostuen Antolaketaren eta Langileen Plantillaren Zerbitzuari eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Argibide eta Erregistro Bulegoari eta izendatutako epaimahaikideei.

Iruñean, 2021eko urtarrilaren 18an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

DEIALDIA, AHOLKULARI JURIDIKO IZATEKO LAU LANPOSTU OPOSIZIO BIDEZ BETETZEKO

Hona hemen deialdiaren:

OINARRIAK

1.–Deialdiaren xedea.

1.1. Deialdi honen xedea da oposizio bidez betetzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko aholkulari juridiko izateko lau lanpostu, A mailakoak eta funtzionarioen araubidekoak. Lanpostu zenbakiak, betebeharrak eta destinoak ebazpen honen II. eranskinean zehazten dira.

1.2. Deialdiaren lau lanpostuak txanda hauetan banatuko dira:

–Bi lanpostu txanda irekian.

–Bi lanpostu igoera txandan.

1.3. Igoera txandako lanpostuak hutsik geldituz gero, izangaiek hautaprobak gainditzeko behar den gutxieneko puntuazioa atera ez dutelako, txanda irekikoei gehituko zaizkie.

Bestalde, igoera txandako lanpostu hutsen kopurua baino izangai gehiagok gainditzen badituzte probak, txanda horretan probak gainditu arren lanposturik eskuratzen ez dutenek aukera izanen dute txanda irekiko lanpostu hutsak eskuratzeko, txanda horretako izangaiekin lehian eta lortutako azken puntuazioaren arabera.

Era berean, igoera txandako izangaiek, deialdiaren 2.1.2 oinarriko betebehar berariazkoak betetzen ez badituzte deialdiaren 8.1 oinarrian agiriak aurkezteko ezarritako epea bukatzen denean, aukera izanen dute txanda irekiko lanpostuak eskuratzeko, aurreko paragrafoan adierazitako modu berean.

2.–Betebeharrak.

2.1. Oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek honako betebehar hauek bete beharko dituzte:

2.1.1. Izangai guztiek bete beharrekoak:

a) Espainiako nazionalitatea izatea.

b) Hamasei urte beteak izatea eta erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina gainditua ez izatea.

c) Unibertsitateko zuzenbide gradudun edo lizentziadun titulua izatea, edo baliokidetzat hartutako beste bat, edo eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean titulu hori eskuratzeko moduan egotea.

Tituluak atzerrian lortu badira, baliozkotuak edo homologatuak daudela frogatzen duten frogagiriak eduki beharko dira. Baldintza hori ez zaie aplikatuko beren lanbide kualifikazioaren aitorpena, lanbide arautuen esparruan, Europako Erkidegoko zuzenbideko xedapenen babesean eskuratu duten izangaiei.

d) Lanpostuaren eginkizunak betetzeko gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitua edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

2.1.2. Igoera txandako izangaientzako berariazko betebeharrak:

Txanda honetako izangaiek, aurreko apartatuan adierazitako betebeharrez gain, hauek ere bete beharko dituzte:

a) Nafarroako edozein administrazio publikotako langile finkoak izatea, edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finkoak, eta abiapuntuko lanpostuan borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren zortzigarren xedapen gehigarrian ezarri dena aplikatuz, igoera txandan parte hartzeko gainerako betebeharrak betetzen dituzten Nafarroako Parlamentuko funtzionarioek ere txanda horretan parte hartzen ahalko dute.

b) Deialdiko lanpostu hutsen maila berekoa edo beheragokoa izatea.

c) Administrazio publikoetan bost urteko antzinatasun aitortua izatea, Nafarroako Polizia Kidegoetako kideen kasuan izan ezik, horiek frogatu beharko baitute kidego horretan zortzi urteko benetako zerbitzualdia egin dutela.

2.2. Betebehar horiek eskaerak aurkezteko epea bukatzen den unean bete beharko dira, lanpostuaren jabetza hartu arte.

Aurrekotik salbuetsita dago, igoera txandako izangaiei dagokienez, borondatezko eszedentzian edo nahitaezkoan ez egoteko baldintza. Izan ere, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denean bete beharko dute baldintza hori, bai eta deialdiaren 8.1 apartatuan agiriak aurkezteko aurreikusten den epea bukatzen denetik lanpostuaren jabetza hartzeko unera arte ere.

2.3. Baldintza horiek deialdi honen oinarrietan ezartzen den unean frogatu beharko dituzte izangaiek.

3.–Eskaerak, tasak eta dokumentazioa.

3.1. Eskaerak aurkezteko epea.

Deialdian parte hartzeko eskaerak hogeita hamar egun naturaleko epean aurkeztuko dira, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskaerak aurkezteko epea luzaezina da.

3.2. Eskaera aurkeztea eta formalizatzea.

Hautapen prozesu honetan parte hartu nahi dutenek telematika bidez aurkeztu beharko dute eskaera, Internet bidez, www.nafarroa.eus helbidean, nabigazio bide honi jarraituz: “Enplegua”, “Lan eskaintzak”, “Enplegu publikoa Foru Administrazioan”, “Enplegu finkorako eta aldi baterako enplegurako deialdiak”, deialdi honen fitxan sartuta.

Desgaitasuna izateagatik eta hala behar izateagatik probak egiteko denboretan eta bitartekoetan egokitzapenen bat eskatzen duten izangaiek hala adierazi beharko dute eskaeran, eta, horretarako prestatutako tokian, adierazi beharko dute zer egokitzapen behar duten edo denbora eta/edo bitartekoak nola doitu behar diren. Horretarako, izangaiak egoki deritzon dokumentazioa aurkez dezake, eskaera aurkeztean, 3.4 apartatuan ezarritakoari jarraikiz.

3.3. Tasak.

Azterketa eskubideengatik eta espedientea formalizatzeagatik 41,60 euroko tasa ordaindu beharko da.

Honako hauek ez dute tasarik ordaindu beharko:

a) %33ko edo hortik gorako desgaitasun aitortua duten pertsonak.

b) Deialdia argitaratzen den egunerako, lan-eskatzaile gisa hilabete bat edo gehiago inskribaturik daramaten pertsonak. Salbuespen hori aplikatzeko baldintza izanen da inskribaturik egon diren bitartean eskainitako inolako lan egokiri uko egin ez izana eta lanbide sustapen, prestakuntza edo birmoldaketarako ekintzetan parte hartzeari uko egin ez izana, justifikaturiko kasuetan izan ezik, eta, horrez gainera, lanbide arteko gutxieneko soldatatik gorako diru-sarrerarik ez izatea, hilean zenbatuta.

Aurreko b) paragrafoan aurreikusitako salbuespena honela frogatu beharko da:

–Lan-eskatzailea dela frogatzeko, behar den enplegu bulegoak emandako agiria aurkeztu beharko da. Bertan, lan-eskatzaile gisa inskribatu zeneko data agertuko da, eta, orobat, adieraziko da inskribaturik egon den bitartean ez diola uko egin handik eskainitako inolako lan egokiri, ezta lanbide sustapen, prestakuntza edo birmoldaketarako ekintzetan parte hartzeari ere, justifikatutako kasuetan izan ezik.

–Interesdunaren erantzukizunpeko adierazpenaren bidez frogatuko da ez duela lanbide arteko gutxieneko soldatatik gorako diru-sarrerarik, hilean zenbatuta. Hori egiteko, deialdiaren fitxan dagoen eredua aurkeztu beharko da, edo deialdian parte hartzeko eskaeran berean horretarako dagoen tokian idatzi.

Telematika bidez ordainduko da tasa, eskaera formalizatzean, ordainketa telematikoa egiteko sistema seguru baten bidez.

Azterketa eskubideen tasa ordaintzen ez bada, izangaia baztertu eginen da.

Azterketa eskubideen tasa ordaintzeak ez du inola ere ordeztuko eskaera behar den epean eta moduan aurkeztu beharra.

3.4. Eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Eskaera online aurkezteko unean, izangaiek, kasuaren arabera, dokumentazio hau aurkeztu beharko dute, eskaneatuta:

Bat.–3.3.b) aparatatuko kasuagatik tasa ordaintzetik salbuetsita daudenek enplegu bulegoak luzatutako ziurtagiria aurkeztu beharko dute, baita errentarik ez izateari buruzko erantzukizunpeko adierazpena ere (biak ala biak aurreko apartatuan aipatutako agiriak). Errentei buruzko adierazpen hori aurkeztu beharko da, bakar-bakarrik, eskaeran ez bada adierazi horretarako utzi den tokian.

Bi.–Deialdian igoera txandan parte hartu nahi duten izangaiek, lehengoaz gainera, deialdi honen 2.1.2 apartatuan jasotzen diren betebeharrak betetzen dituztela frogatzen duen agiria gehitu beharko diote eskaerari, baldin eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa ez den Nafarroako beste administrazio publikoren bateko langile finkoak badira, edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finkoak.

Hiru.–%33ko desgaitasuna edo handiagoa duten izangaiek, hura frogatzeko, agiri hauetako bat aurkeztu behar dute:

–IMSERSOk edo autonomia erkidegoan eskumena duen organoak emandako ziurtagiria.

–Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ebazpena, prestazio bat jasotzeko eskubidea onartzen diona hauetakoren bat edukitzeagatik: ezintasun iraunkor osoa, ezintasun iraunkor absolutua edo baliaezintasun handia.

Lau.–Desgaitasuna izanik probak egiteko denboretan eta/edo bitartekoetan egokitzapenen bat eskatzen duten izangaiek komenigarritzat jotzen duten dokumentazioa erants dezakete hura justifikatzeko.

Aski izanen da dokumentazioaren kopia soilak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak eskatuko dira.

4.–Izangaien onarpena.

4.1. Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ebazpen bat emanen du izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko du.

4.2. Behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko. Erreklamazioak modu telematikoan aurkeztu beharko dira, Interneteko www.nafarroa.eus helbidean, deialdiari buruz dagoen aiputik abiatuta.

4.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta horiek ebatzita, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpena emanen du, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko.

4.4. Izangaiei egotziriko arrazoiengatik baztertzen direnei ez zaizkie azterketa egiteko eskubideak itzuliko.

4.5. Onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik ebazpen honen bitartez iragartzen den prozeduran eskatutako baldintzak betetzen dituztela. Hautapen prozedura gainditu ondoren izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa aztertzen denean egiaztatzen bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek prozedura honetan parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak galduko dituzte, deusetan galarazi gabe faltsukeria dela-eta legozkiekeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

5.–Kalifikazio epaimahaia.

5.1. Kalifikazio epaimahaia honako hauek osatuko dute:

–Epaimahaiburua: Joseba Asiain Albisu jauna, Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko zuzendari nagusia.

–Ordezko epaimahaiburua: Amaia Goñi Lacabe andrea, Funtzio Publikoko zuzendari nagusia.

–Epaimahaikidea: Francisco Negro Roldan jauna, Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuko zuzendaria.

–Ordezko epaimahaikidea: José Antonio Razquin Lizarraga jauna, Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuko Zerga Aferen Ataleko burua.

–Epaimahaikidea: Gonzalo Rubio Ezquieta jauna, Nafarroako Foru Ogasuneko Tributuen arloko Aholkularitza, Dokumentazio eta Zabalkunderako Ataleko burua.

–Ordezko epaimahaikidea: María José Bermejo Barcos andrea, Nafarroako Foru Ogasuneko ogasuneko teknikaria.

–Epaimahaikidea: Ixone Esquiroz Luna andrea, Langileen Batzordearen ordezkaria.

–Ordezko epaimahaikidea: Ainara Elarre Belzunegi andrea, Langileen Batzordearen ordezkaria.

–Epaimahaikide idazkaria: María Belen Cilveti Gubía andrea, Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuko Lan arloko Aferen Ataleko burua.

–Ordezko epaimahaikide idazkaria: Idoia Tajadura Tejada andrea, Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuko Afera Zibilen Ataleko burua.

5.2. Hautaprobak egiten hasi aurretik eratu beharko da epaimahaia.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa bertan ez bada.

Kide anitzeko organoaren eraketak eta jarduketek balio izateko, epaimahaiburuak eta idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute.

5.3. Kalifikazio epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo deitzaileari horren berri eman, baldin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan abstentziorako aipatzen diren egoeretako batean badaude.

Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiko oinarrien interpretazio eta aplikazioaren inguruan sortzen diren arazoak.

5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira arituko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6.–Oposizioa nola eginen den.

6.1. Oposizioa 2021eko urritik aurrera hasiko da.

Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean zehaztuko da oposizioko lehen proba non, noiz eta zer ordutan eginen den.

Epaimahaiak gutxienez 48 orduko aurrerapenarekin eta deialdi honen 11. oinarrian ezartzen den moduan emanen ditu argitara hurrengo probetako deialdiak; bertan, proba egitera deituta dauden izangaien zerrenda emanen du aditzera, baita oposizioaren proba non, noiz eta zer ordutan eginen den ere.

Nolanahi ere, lehenengo proba egiten denetik bigarrena egiten den arte lau hilabete igaroko dira gutxienez.

Oposizioko proba bakoitzerako dei bakarra eginen da, eta izangaiek Nortasun Agiri Nazionala, pasaportea edo gidabaimena eraman beharko dute. Oposiziotik baztertuak izanen dira iragarritako egunetan, orduetan eta tokietan agertzen ez diren izangaiak edo aipatu diren agirien bidez identifikatzen ez direnak.

6.2. Oposizioko probak oinarri honetan zehaztutakoak izanen dira, eta deialdiko I. eranskinean zehazten den gai-zerrendako gaiei buruz galdetuko da.

Zein egunetan argitaratzen den deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, egun horretan indarra duen araudiaren arabera eskatuko dira gai guztiak.

Hautaprobak egiteko, desgaitasun aitortua duten izangaientzat posible eta beharrezkoak diren denbora eta baliabide egokitzapenak eginen dira, eskaeran azaltzen dutenaren arabera.

6.3. Oposizioak proba hauek izanen ditu:

6.3.1. Lehenbiziko proba:

Hiru gai garatu beharko dira:

–Lehenengo gaia: Gai bat garatu beharko da idatziz. Gai hori zozketaz hautatuko da ebazpen honen I. eranskineko 1. zatian (zuzenbide zibila eta hipotekarioa) agertzen diren gaien artetik.

–Bigarren gaia: Gai bat garatu beharko da idatziz. Gai hori zozketaz hautatuko da ebazpen honen I. eranskineko 2. zatian (merkataritza zuzenbidea, finantzarioa, zerga arlokoa, penala eta lan arlokoa) agertzen diren gaien artetik.

–Hirugarren gaia: Gai bat garatu beharko da idatziz. Gai hori zozketaz hautatuko da ebazpen honen I. eranskineko 3. zatian (foru zuzenbide publikoa) agertzen diren gaien artetik.

Proba idatzi hori egiteko 6 ordu izanen dira gehienez.

Probak egiteko ez da inolako testurik edo dokumentaziorik erabiltzen ahalko, ezta gailu elektronikorik edo bestelako materialik ere, mutur lodiko boligrafo urdina edo beltza izan ezik.

Lehenbiziko proba honetan, gehienez ere, 30 puntu lor daitezke. Gai bakoitzak gehienez ere 10 puntuko balorazioa izanen du.

Bazterturik geldituko dira proba honetan gutxienez 15 puntu lortzen ez dituzten izangaiak, bai eta gaietako batean 0 puntuko kalifikazioa dutenak ere.

6.3.2. Bigarren proba:

Hiru gai garatu beharko dira:

–Lehenengo gaia: Gai bat garatu beharko da idatziz. Gai hori zozketaz hautatuko da ebazpen honen I. eranskineko 4. zatian (zuzenbide prozesala) agertzen diren gaien artetik.

–Bigarren gaia: Gai bat garatu beharko da idatziz. Gai hori zozketaz hautatuko da ebazpen honen I. eranskineko 5. zatian (zuzenbide konstituzionala eta Europar Batasunekoa) agertzen diren gaien artetik.

–Hirugarren gaia: Gai bat garatu beharko da idatziz. Gai hori zozketaz hautatuko da ebazpen honen I. eranskineko 6. zatian (zuzenbide administratiboa) agertzen diren gaien artetik.

Proba idatzi hori egiteko 6 ordu izanen dira gehienez.

Probak egiteko ez da inolako testurik edo dokumentaziorik erabiltzen ahalko, ezta gailu elektronikorik edo bestelako materialik ere, mutur lodiko boligrafo urdina edo beltza izan ezik.

Bigarren proba honetan 30 puntu lortzen ahal dira gehienez ere. Gai bakoitzak gehienez ere 10 puntuko balorazioa izanen du.

Bazterturik geldituko dira proba honetan gutxienez 15 puntu lortzen ez dituzten izangaiak, bai eta gaietako batean 0 puntuko kalifikazioa dutenak ere.

6.3.3. Hirugarren proba:

Teoriko-praktikoa izanen da. Irizpen, txosten eta/edo ebazpen proposamen bat garatu eta ebatzi beharko da idatziz, epaimahaiak planteatuko dien kasu praktiko baten gainean; kasu horrek lotura izanen du Aholkularitza Juridikoaren berezko eskumenen gai juridikoekin, zeinak I. eranskineko gai-zerrendan jasota baitaude.

Proba idatzi hori egiteko 5 ordu izanen dira gehienez.

Idatzizko proba horretan, izangaiek baimena izanen dute kontsultak egiteko liburuetan eta legeriaren testu hutsen bilduma juridikoetan (doktrinaren gaineko iruzkinik gabeak), baita Konstituzio Auzitegiaren eta Auzitegi Gorenaren jurisprudentzian ere (paperean egonen dira). Izangai bakoitzak eramanen du material hori, epaimahaiak probarako ezartzen dituen mugekin. Ezin izanen da beste edozein testu edo dokumentazio kontsultatu, ezta gailu elektronikorik edo bestelako materialik erabili ere, mutur lodiko boligrafo urdina edo beltza izan ezik.

Proba honi dagokion puntuazioa 20 puntukoa izanen da gehienez ere.

Bazterturik geldituko dira proba honetan gutxienez ere 10 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.

6.3.4. Laugarren proba:

Teoriko-praktikoa izanen da. Gisa honetako idazki judizial bat garatu beharko da idatziz: demanda bat, demandaren erantzuna, ondorioak, apelazio-errekurtsoa, apelazio-errekurtsoaren aurkaratzea, erregutze-errekurtsoa, erregutze-errekurtsoaren aurkaratzea edo pertsonatzeko idazkiak, edo kasazioko administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea. Epaimahaiak garatzeko planteatuko duen kasu praktikoak lotura izanen du Aholkularitza Juridikoaren berezko eskumenen gai juridikoekin, zeinak I. eranskineko gai-zerrendan jasota baitaude.

Proba idatzi hori egiteko 5 ordu izanen dira gehienez.

Idatzizko proba horretan, izangaiek baimena izanen dute kontsultak egiteko liburuetan eta legeriaren testu hutsen bilduma juridikoetan (doktrinaren gaineko iruzkinik gabeak), baita Konstituzio Auzitegiaren eta Auzitegi Gorenaren jurisprudentzian ere (paperean egonen dira). Izangai bakoitzak eramanen du material hori, epaimahaiak probarako ezartzen dituen mugekin. Ezin izanen da beste edozein testu edo dokumentazio kontsultatu, ezta gailu elektronikorik edo bestelako materialik erabili ere, mutur lodiko boligrafo urdina edo beltza izan ezik.

Proba honi dagokion puntuazioa 20 puntukoa izanen da gehienez ere.

Bazterturik geldituko dira proba honetan gutxienez ere 10 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.

6.4. Ondoren, izangaiek, epaimahaiaren aurreko ekitaldi publiko batean, irakurriko dituzte garatu dituzten gaiak. Ekitaldi horretan, epaimahaiak galderak egiten ahalko ditu garatutako gaiari buruz edo kasu praktikoekin loturiko edozein auziri buruz. Izangaiak ahoz erantzunen du, hamar minutuko gehieneko epean. Izangaiei dei eginen zaie beren ariketaren irakurketa publikoa egiteko epaimahaiaren aurrean. Eguna, ordua eta tokia emanen zaizkie. Probaren balorazioa bateratua izanen da, hau da, idatzizko zatia eta epaimahaiak egindako galderei ahoz emandako erantzuna osotara baloratuko dira.

6.5. Proba bakoitza bukatu ondoren, epaimahaiak argitara emanen ditu, Nafarroako Gobernuaren iragarki-taulan eta www.nafarroa.eus webgunean (deialdiaren fitxaren barruan), izangaiek lortutako puntuazioak, eta bost egun balioduneko epea ezarriko du interesdunek eskubidezkotzat jotzen duten guztia alega dezaten telematika bidez.

7.–Gainditzen duten izangaien zerrenda.

7.1. Hautaprobak bukaturik, gainditu duten pertsonen zerrenda argitaratuko du kalifikazio epaimahaiak, oposizioan lortutako kalifikazioak adierazita, txanden arabera eta lortutako puntuazioaren arabera banatuta. Zerrenda Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igorriko da, betebeharrak egiaztatzeko eta lanpostu hutsen hautaketaren tramiteak egiteko.

7.2. Berdinketarik gertatuz gero, lehenengo ariketan puntu gehien lortzen dutenen alde ebatziko da. Eta hala ere berdinduta segitzen badute, bigarren ariketan, hirugarren ariketan eta laugarren ariketan lortutako puntuazioak hartuko dira kontuan, hurrenkera horrexetan.

Halarik ere berdinketak jarraitzen badu, kalifikazio epaimahaiak jendaurrean eginen duen zozketa bakar baten bidez erabakiko da. Alfabetoaren bi letra aterako dira ausaz, eta berdinketak ebatziko dira lehen deituraren ordena alfabetikoari jarraikiz, ateratzen diren bi letra horietatik abiatuta. Horren ondorioetarako, ZZ letren atzetik AA letrak hartuko dira. Ezein izangairen lehenengo deitura ez bada hasten ausaz ateratzen diren bi letra horiekin, ordena alfabetikoari jarraikiz hurrengoa den deitura hartuko da. Zozketaren emaitzak Nafarroako Gobernuaren webgunean eta iragarki-taulan jarriko dira jendaurrean.

8.–Betebeharrak frogatzea eta lanpostu hutsak hautatzea.

8.1. Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak 10 egun balioduneko epea irekiko du izangaiek betebehar hau betetzen dutela frogatzeko agiriak aurkez ditzaten ezartzen den bidea erabiliz:

–Deialdiko 2.1.1.c) atalean eskatzen diren tituluetako baten fotokopia, edo titulua lortzeko eskubideak ordaindu dituela frogatzen duen gordekinarena, edo, bidezkoa denean, eskaerak aurkezteko epea bukatu aurretik titulua eskuratzeko moduan zegoela frogatzen duen ziurtagiria.

8.2. Tramite hori egin eta gero, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia eginen du, argitara emanez aukera daitezkeen lanpostu hutsen zerrenda eta hautaketa egitera deitutako izangaien zerrenda (lanpostu hutsak hautatzeko lehentasun ordenari jarraituz). Bertan adieraziko da, halaber, izangaiek zer betebehar frogatu dituzten eta zer epe dagoen lanpostu hutsak hautatzeko.

Informazio hori jendaurrean paratuko da deialdiaren fitxan.

Ondoren, izangai bakoitzak jakinaraziko du, horretarako ezarritako epearen barrenean, lanpostu hutsak betetzeko daukan lehentasun-hurrenkera.

8.3. Lanpostu hutsak hautatzerakoan, %33ko desgaitasun aitortua edo handiagoa duten izangaiek lehentasuna izanen dute gainerako izangaien aurretik, kontuan hartu gabe zein txandaren bidez hartu duten parte.

Desgaitasuna deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela dioen egiaztagiria, balorazio eta orientazio talde eskudunek eginen dute, ofizioz. Egiaztagiri hori espedienteari erantsiko zaio.

Aurrekoa gorabehera, desgaitasuna duen izangairen bat baldin badago, eta horrek eragina badu lanpostu batean edo bestean jarduteko, lanpostuak banatzen hasi aurretik, desgaitasunera hobekien egokitzen dena eskainiko zaio, balorazio eta orientazio talde eskudunak horren gainean egiten duen txostena aztertu eta gero.

Bestalde, hautaprobak igoera txandan gainditzen dituzten izangaiek deialdiko lanpostuak hautatzeko lehentasuna izanen dute txanda irekiko izangaien aldean, alde batera utzita desgaitasuna duten izangaien salbuespena.

9.–Izendapen proposamena eta agirien aurkezpena.

9.1. Behin lanpostu hutsak hautatzeko tramitea bukaturik, epaimahaiak Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari igorriko dio, espediente osoarekin batera, izangaiak izendatzeko proposamena. Proposamen horretan, probak gainditu eta eskainitako lanpostu kopuruan sartzen diren izangaiak egonen dira.

Izendapen proposamen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, baita deialdiaren fitxan ere, 11. oinarrian aurreikusitakoarekin bat.

9.2. Proposatzen diren izangaiek dokumentu hauek aurkeztu beharko dituzte izendapen proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta 30 egun naturaleko epearen barnean:

A) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finkoak ez diren izangaien kasuan:

a) Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen beste agiri baliokideren batena.

b) Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak emandako txostena, frogatzen duena interesdunak ez duela lanpostuan aritzea eragotziko liokeen gaixotasun edo akats fisiko edo psikikorik.

c) Zinpeko aitorpena edo aitorpen solemnea, adieraziz ez dagoela desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko eta ez dela bereizia izan administrazio publikoren baten zerbitzutik.

d) Zin egin edo hitzematea errespetatuko duela Nafarroako Foru Eraentza, men eginen diela Konstituzioari eta legeei, eta zuzen beteko dituela karguari dagozkion eginkizunak.

B) Deialdi hau egin ez duen Nafarroako administrazio publikoren bateko langile finko diren izangaiek edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finko diren izangaiek, baldin eta igoera txandan parte hartzen badute, aurreko apartatuko dokumentazioaz gainera, jatorrizko administrazioan jarduneko zerbitzuan daudela frogatzen duen ziurtagiria aurkeztu beharko dute.

9.3. Epe horren barrenean, eta aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuetan izan ezik, agiri horiek aurkezten ez dituzten pertsonak eta, orobat, deialdiko 2. oinarrian eskatutako baldintzetako bat betetzen dutela egiaztatzen ez dutenak ezin izanen dira izendatu, eta baliorik gabe geldituko dira ordura arteko egintza guztiak, galarazi gabe beren eskaeraren faltsukeria dela-eta legokiekeen erantzukizuna.

9.4. Aurreko apartatuan aurreikusitako kasuan, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak izangaien zerrendan, 7. eta 8. oinarrietan aipatzen den horretan, hurrengoa den izangaiarekin beteko du lanpostua, baldin eta hutsik geratu den lanpostuaren bete beharreko baldintzak betetzen baditu, eta horrekin aurreko apartatuan adierazitako prozedura bera erabiliko da.

9.5. Deialdi honen xede diren lanpostuetarako baldintzak eta betebeharrak frogatzeko agiriez gainera, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak besteren bat eskatu nahi izanez gero, proposatzen den izangaiari eskatu beharko dio, eta horrek deialdi honen 9.2 apartatuan ezarritako moduan aurkeztu beharko du.

10.–Izendapena, lanpostu hutsen esleipena eta jabetza hartzea.

10.1. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak, ebazpen baten bitartez, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko funtzionario izendatuko ditu aurreko oinarrietan ezarritakoa betetzen duten izangaiak, lanpostuan aritzeko. Ebazpen horren bidez, lanpostuen esleipena ere eginen da.

10.2. Izendapenak eta lanpostuaren jabetza hartzeak nomina eta plantillako funtzionario bilakatuko ditu izendatuak, indarra duten xedapenek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioen arloan ezartzen dituzten eskubide eta betebehar guztiak dituztela. Gizarte Segurantzako araubide orokorrean afiliatu eta alta emanen zaie, araubide horretan ezarritakoaren babesean.

Aurrekoa gorabehera, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bederatzigarren xedapen gehigarriaren 3. puntuan xedatutakoa aplikatzearen ondorioz, Nafarroako Administrazio Publikoen edozein montepioren eskubide pasiboen araubide batean afiliaturik daudenek bi aukera izanen dituzte: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren montepioan segitzea, martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen bidez arauturiko eskubide pasiboen araubideak babesturik, edo Gizarte Segurantzako araubide orokorrean sartzea.

10.3. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu bere 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.

Izendatutako izangaiek hilabeteko epean hartu beharko dute lanpostuen jabetza, izendapena jakinarazten zaienetik hasita.

Aipatutako epean eta ezinbesteko kasuetan izan ezik, izangairen bat lanpostuaren jabe egiten ez bada, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu. Hala bada, deialdiaren 9.4 apartatuan ezarritakoari jarraituko zaio.

10.4. Izangaia funtzionario bihurtu eta, lanpostuan batere aritu gabe, zuzenean eta berak eskatuta, indarreko araudian ezarritako kasuetan, borondatezko eszedentzia ematen bazaio jabetza hartzen duen egunetik beretik, kasuko lanpostu hutsa ere deialdiaren 9.4 apartatuan xedatzen den moduan beteko da.

10.5. Aurreko bi apartatuetan aipatutako kasuetan, ez da aldatuko izendapenaren aurretik egindako lanpostu hutsen hautua. Beraz, funtzionario berriei egoera horien ondoriozko lanpostuak esleituko zaizkie zuzenean.

11.–Jarduketen publizitatea.

Deusetan galarazi gabe Nafarroako Aldizkari Ofizialaren bidez modu ofizialean argitaratu beharreko tramiteak, epaimahaiaren ebazpenen eta jarduketen gaineko informazioa, proben deialdiei eta kalifikazioei dagokiena, baita interesdunentzat jakingarri den informazio guztia ere, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorreko iragarki-taulan argitaratuko da, baita deialdiaren fitxan ere, Nafarroako Gobernuaren webgunean: www.nafarroa.eus, “Enplegua”, “Lan eskaintzak”, “Enplegu publikoa Foru Administrazioan”, “Enplegu finkorako eta aldi baterako enplegurako deialdiak” aukeratuta.

12.–Administrazio Erroaren esparruan aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak.

12.1. Bat etorriz Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 42. artikuluan ezarritakoarekin eta, aldi baterako kontratazioa kudeatzeko arauak onesten dituen Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren abenduaren 31ko 814/2010 Foru Aginduan eta oinarri honetan ezarritako prozedurarekin, aldi baterako kontratazioetarako zerrenda hauek prestatuko dira hautapen prozesuan parte hartu eta lanposturik lortzen ez duten izangaiekin:

1) Lanposturik gabeko izangai gaindituen zerrenda.

2) Lanposturik gabeko izangai gaindituen zerrendan sartzerik ez duten izangaien zerrenda, honako hauek osatuko baitute:

a) Hautapen prozesuko probaren bat gainditu duten izangaiak.

b) Hautapen prozesuko lehen probarako ezarritako gehieneko puntuazioaren gutxienez %30 lortzen duten izangaiak.

12.2. Lanposturik gabeko izangai gaindituen zerrenda eta lanposturik gabeko izangai gaindituen zerrendan sartzerik ez duten izangaien zerrenda Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez onetsiko dira.

Lanposturik gabeko izangai gaindituen zerrendan, hautapen prozesuan lortutako puntuazioaren arabera erabakiko da izangaien ordena, handienetik txikienera. Lanposturik gabeko izangai gaindituen zerrendan sartzerik ez duten izangaien zerrendan, berriz, irizpide hauek erabiliko dira ordena finkatzeko: lehenbizi, prozesuan gainditutako proba kopurua (proba gehien gainditzen dutenak aurretik), eta bigarrenik, gainditutako probetan lortutako puntuazio guztien batura, salbu eta aurreko apartatuko b) letran ezarritakoa; izan ere, kasu horretan lehenengo proban lortutako puntuazioa hartuko da aintzat.

Berdinketarik dagoenean nor nagusitzen den erabakitzeko, deialdi honetan ezarritako irizpideak hartuko dira kontuan, 7.2 oinarrian proben puntuazioari eta zozketari buruz aipatzen direnak, hain zuzen.

12.3. Izangaiei lanerako deitu eta, bidezkoa denean, haiek kontratatzerakoan, honako hauetan xedatutakoari jarraikiz jokatuko da: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua; Aldi baterako kontratazioa kudeatzeko arauak onesteko Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak abenduaren 31n emandako 814/2010 Foru Agindua; eta aplikatzekoak diren gainerako arauak.

12.4. Kontrataziorako deitzen diren izangaiek baizik ez dituzte ekarri beharko deialdian eskatzen diren baldintzak betetzen direla frogatzen duten ziurtagiriak, kontratua formalizatzen denean ekarri ere, kopiak aurkeztuz.

Sarrera-prozedurako eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete beharko dira baldintzak, eta, orobat, hautaprobak egin bitartean eta kontratazio aldiak iraun bitartean.

12.5. Eskatzen diren agiriak aurkezten ez dituzten izangaiek eta eskatutako baldintzak betetzen ez dituztenek deialdian parte hartzetik eratorritako eskubide guztiak galduko dituzte, parte hartzeko eskaera faltsutzeagatik legokiekeen erantzukizuna galarazi gabe.

Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendan agertzeak ez du esan nahi interesdunei onartzen zaienik deialdian eskatutako baldintzak betetzen dituztela; izan ere, horiek oinarri honetan adierazten den moduan frogatu beharko dituzte.

12.6. Aldi baterako kontratazioetarako izangaien zerrenda horiek subsidiarioak izanen dira, eta haiek erabili baino lehen, bitarteko izendapenetarako langile finkoen edozein zerrenda erabiliko da, jada eratua edo gerora osatuko dena.

13.–Errekurtsoak.

Kalifikazio epaimahaiak ematen dituen egintzen eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Deialdiaren, oinarrien eta oinarriak aplikatzeko egintzen kontra, kalifikazio epaimahaiak hartutakoen kontra izan ezik, zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Hori guztia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126. artikuluarekin bat eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.

Iruñean, 2021eko urtarrilaren 18an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

I. ERANSKINA

Gai-zerrenda

1. zatia.–Zuzenbide zibila eta hipotekarioa.

1. gaia. Zuzenbide zibila: haren garrantzia ordenamendu juridikoan eta zuzenbidearen zientzian. Zuzenbide zibila Espainian. Kodetzeko prozesua. Espainiako Kode Zibila: egitura eta edukia. Kode Zibilaren aldaketa nagusiak eta lege osagarriak.

2. gaia. Foru zuzenbideak: foruak kodetzearen aurrekariak. Foru zuzenbideak Konstituzioaren sisteman: zuzenbide zibileko legeak eta indarreko konpilazioak. Nafarroako Foru Komunitateak zuzenbide zibilaren arloan duen eskumena, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren arabera. Foru Berria: egitura eta edukia.

3. gaia. Zuzenbidearen iturriak: zerrenda eta hierarkia. Legea. Ohitura. Zuzenbidearen printzipio orokorrak. Jurisprudentzia. Zuzenbidearen beste iturri batzuk. Nafarroako zuzenbide zibilaren iturrien aipamen berezia. Konstituzioa, zuzenbidearen iturri nagusia.

4. gaia. Nafarroako zuzenbide zibilaren iturriak. Askatasun zibilaren printzipioa. “Paramiento fuero vienze”. Ohitura Nafarroako zuzenbide zibilean. Kontzeptuak, betekizunak eta aplikazio-eremua. Ohitura motak eta horren froga. Usadio soilen balioa Nafarroako zuzenbide zibilean.

5. gaia. Foru lege zibila. Nafarroako zuzenbidearen printzipio orokorrak: printzipioen kontzeptua, formulazioa eta eginkizunak. Nafarroako tradizio juridikoa. Hura osatzen duten testuak. Haren balioa foru zuzenbide zibilaren arauak interpretatu eta integratzeko. Nafarroako zuzenbide historikoaren indarraldiaren arazoa. Ordezko zuzenbidea: Estatuko jatorrizko foru arauak.

6. gaia. Arau juridikoak: izaera, ezaugarriak, egitura eta sailkapena. Ordenamendu juridikoa: balio nagusiak. Arauen interpretazioa: motak, osagaiak eta erregelak. Arauaren eraginkortasun juridikoa. Lege-iruzurra. Zuzenbideko okerra. Analogia eta haren eginkizun integratzailea Nafarroako zuzenbidean.

7. gaia. Legeen aplikazioa denboran. Isilbidezko indargabetzea. Trantsizioko arauak. Atzeraeraginaren edo atzeraeraginik ezaren arazoa. Preklusioaren efektua edo desplazamendua foru arauen aplikazioan. Erabilera falta. Legeen aplikazioa espazioan. Nazioarteko zuzenbide pribatua eta eskualdeen arteko zuzenbidea. Gatazka arauak. Nafarrari dagokion foru izaera zibila. Pertsona juridikoen nafar izaera.

8. gaia. Harreman juridikoa. Instituzio juridikoa. Eskubide subjektiboa. Eskubide subjektiboen kategoriak. Eskubide subjektiboak eskuratzea. Egoera juridiko sekundarioak deiturikoak: eskubide-igurikimenak eta bitarteko egoera juridikoak. Eskubideen erabilera; haien mugak: fede ona eta eskubide-abusua.

9. gaia. Harreman juridikoaren subjektua. Nortasuna: eskuratzea eta azkentzea. Pertsonen gaitasuna: motak. Gaitasuna aldatzen duten inguruabarrak. Ezgaitzea. Desgaitasuna duten pertsonen babesa.

10. gaia. Pertsona juridikoa; kontzeptua eta motak. Kode Zibileko arauak. Beloa altxatzearen teoria. Elkarteak eta fundazioak: kontzeptua eta araubide juridikoa. Nafarroaren eskumena elkarteen, sozietateen eta fundazioen alorrean. Nafarroako fundazioen erregulazioa. Nortasun juridikorik gabeko entitateak eta subjektuak. Etxea. Ordezkaritza negozio juridikoetan. Teoria orokorra. Legezko ordezkaritza eta borondatezkoa.

11. gaia. Egitate juridikoa eta egintza juridikoa. Negozio juridikoa. Negozio juridikoaren osagaien teoria orokorra. Borondatea: betekizunak; isiltasuna borondatearen adierazpen gisa. Borondatearen adierazpena Nafarroako zuzenbidean. Borondatearen adierazpenaren baliogabetasuna eta eraginkortasunik eza: deuseztasuna, deuseztagarritasuna eta hutsaltzea. Borondatearen akatsak.

12. gaia. Negozio juridikoaren kausa. Zeharkako negozio juridikoak; zehazki, hirugarrenei egindako iruzurraren eta simulazioaren azterketa; negozio juridiko anomalo, fiduziario eta iruzurrezkoen aipamena. Negozio juridikoen osagai akzidentalak. Baldintza, epemuga eta modua. Kontzeptua, betekizunak eta eraginak.

13. gaia. Denboraren eragina harreman juridikoetan. Konputua. Preskripzioaren teoria orokorra. Kontzeptua, motak, oinarria eta eraginak. Preskripzio azkentzailea eta iraungipena. Uko egitea eta erabilera falta Nafarroako zuzenbidean.

14. gaia. Eskubide errealak: kontzeptua eta desberdintasunak betebeharreko eskubidearekin. Eskubide errealen tipikotasuna. Eskubide errealen sailkapena. Jabariaren eskubide erreala: hedapena, edukia, mugak eta mugatzeak, amankomunak eta Nafarroako zuzenbideari lotuak.

15. gaia. Jabariaren babesa: erreibindikazio-akzioa. Jabari espedienteak. Mugaketak. Jabaria eskuratzeko moduak: tituluaren eta moduaren teoria. Jabaria eskuratzeko moduen sailkapena. Okupazioa. Tradizioa: motak aztertzea.

16. gaia. Akzesioa. Usukapioa. Sailkapena, betekizunak eta eraginak. Usukapioari uko egitea.

17. gaia. Jabaria galtzeko moduak: teoria orokorra. Abandonatzea. “Non domino” eskuraketen bidez jabaria galtzea.

18. gaia. Ondasun-erkidegoa eta jabekidetasuna. Kode Zibileko arauak eta Nafarroako zuzenbide zibileko erkidego berezien aipamen berezia: bazkalekuak, fazeriak, iralekuak, kontzeju jabaria eta kanpoko auzotartasuna.

19. gaia. Jabetza horizontala. Jabetza denbora partekatuan. Jabetza intelektuala; edizio kontratuaren aipamena.

20. gaia. Edukitza: kontzeptua eta izaera juridikoa. Edukitza motak. Edukitzaren ondorioak, hura erabiltzean eta erabiltzeari uztean. Edukitza eskuratu, kontserbatu eta galtzea. Edukitzaren tutoretza.

21. gaia. Zortasunaren eskubide erreala Nafarroako zuzenbidean. Kontzeptua, oinarria eta motak. Zortasuna eskuratzea. Edukia: zortasunpeko onibarren eta onibar nagusiaren jabeen eskubideak eta betebeharrak. Zortasuna azkentzeko moduak.

22. gaia. Gozamena: kontzeptua. Eratzeko eta azkentzeko moduak. Edukia: eskubideak eta betebeharrak. Gozamen berezien aipamena. Erabilera eta biztantzea.

23. gaia. Bermearen eskubide errealak: berme errealaren moduak. Berme fiduziarioak eta erresen bidezkoak Nafarroako zuzenbidean. Bahia. Antikresia. Atxikitzeko eskubidea eta berme gordailua Nafarroako zuzenbidean. Azalera-eskubidea.

24. gaia. Betebeharra: kontzeptua. Izaera eta osagaiak. Betebeharren iturriak. Sailkapena; bereziki, betebehar solidarioen eta mankomunatuen azterketa; ematekoa, egitekoa eta ez egitekoa. Betebehar hutsak, baldintzazkoak eta epe jakinerakoak. Nafarroako zuzenbide zibilaren berezitasunak.

25. gaia. Betebeharrak azkentzeko arrazoiak. Ordainketa. Zor den gauza galtzea. Zorraren barkamena. Eskubideen bateratzea. Konpentsazioa. Nobazioa.

26. gaia. Betebeharrak ez betetzea; arrazoiak: berandutzea, doloa, errua eta ezusteko kasua. Ezinbesteko kasuak. Nahitaez betetzea. Kalte-galeren ordaina. Zeharkako baliabideak deiturikoak: subrogazio eta errebokatze akzioak.

27. gaia. Kontratua: oinarria eta funtzioa. Kontratazio sistemak. Kontratuen osagaiak. Kontratatzeko ahalmena: ezintasunak eta debekuak. Kontratuaren xedea. Kontratuen forma.

28. gaia. Kontratuaren bizitza, kontratuaren prestaketa eta eskaintzaren indar loteslearen arazoa. Kontratua burutzea eta gauzatzea. Sinadura elektronikoa. Kontratua berrikustea inguruabarrak ohiz kanpo aldatzeagatik: “rebus sic stantibus” klausula.

29. gaia. Kontratuen interpretazioa: Kode Zibilaren arauak. Kontratu motak. Aurrekontratua eta aukera kontratua. Atxikitze kontratuak eta kontratatzeko baldintza orokorrak. Kontratuen eraginkortasunik eza. Deuseztasuna: arrazoiak eta ondorioak. Deuseztagarritasuna; berrespena. Hutsaltzea: arrazoiak eta ondorioak.

30. gaia. Salerosketa-kontratua. Motak. Osagai pertsonalak, errealak eta formalak. Kontratatzeko debekuak. Jabariaren eskualdaketa salerosketan. Besteren gauzaren salmenta. Salerosketa-kontratuaren edukia. Saltzailearen betebeharrak; entrega: arriskuen teoria. Saneamendua. Eroslearen betebeharrak: prezioa ordaintzea. Atzera-eskuratzea. Nafarroako zuzenbidea: Baliatze debekua eta salmenta jabaria erreserbatzeko itunarekin. Salmenta komiso itunarekin. Salmenta atzera-eskuratzeko itunarekin berme gisa.

31. gaia. Dohaintza: kontzeptua eta izaera juridikoa. Inter vivos dohaintzak eta mortis causa Nafarroako zuzenbidean. Motak. Osagai pertsonalak, errealak eta formalak. Ondorio naturalak eta itun berezien ondoriozkoak. Dohaintzak errebokatzea eta murriztea.

32. gaia. Errentamendu kontratua. Gauzen errentamendua Foru Berrian. Obraren edo enpresaren errentamendua. Zerbitzuen errentamendua. Hiri-errentamenduen araubidea Kode Zibilean eta legeria berezian. Errentamendua etxebizitzaz bestela erabiltzeko. Iraupena. Edukia; bereziki, errenta. Azkentzea. Administrazio publikoei aplikatu beharreko berezitasunak. Landa-errentamenduak. Gaiari buruzko oinarrizko printzipioak. Jabetza eskuratzea.

33. gaia. Kontratu-mandatua. Izaera eta motak. Eratzea, azkentzea eta ondorioak. Mailegu kontratua: motak. Komodatua. Prekarioa. Mutuoa. Gordailu kontratua: izaera eta motak. Transakzioa. Arbitraje hitzarmena eta haren ondorioak.

34. gaia. Ezkontza: betekizunak. Egiteko modua eta inskripzioa. Ondorio pertsonalak: ezkontideen eskubide eta betebeharrak. Deuseztasuna, banantzea, dibortzioa. Behin-behineko neurriak. Ezkontzaren ondasun-eraentza: motak. Ezkontzako itunak. Dohaintzak familiarentzat eta familia-ondarearen batasunerako eta jarraitutasunerako. Konkista sozietatea: izaera eta eraketa. Ondasun pribatiboak eta konkista-ondasunak. Konkista-sozietatearen kargak eta betebeharrak.

35. gaia. Filiazioa. Kontzeptua eta motak. Zehaztea eta frogatzea. Filiazio akzioak: Kode Zibileko arauak. Guraso-ahala. Betebeharrak eta ahalmenak. Seme-alaben legezko ordezkaritza. Ondasunen administrazioa eta xedapena. Azkentzea eta luzapena. Adopzioa.

36. gaia. Tutoretza. Delazioa eta eraketa. Ezintasuna eta desenkusak. Kargutik kentzea. Tutoretzaz baliatzea: betebeharrak, eskudantziak eta eskubideak. Tutorearen erantzukizuna. Azkentzea. Kuradoretza. Defendatzaile judiziala. Egitezko zaintza.

37. gaia. Adingabeen babesa: babesgabezia eta tutoretza administratiboa. Zaintza administratiboa. Harrera: motak, eraketa eta bukaera. Arrisku egoera eta babes neurriak. Mantenua emateko betebeharra ahaideen artean.

38. gaia. “Mortis causa” oinordetza. Jaraunspenaren eta jaraunslearen kontzeptua. Jaraunspena onartzea eta arbuiatzea. Inbentario-onura. Jaraunspenaren egoerak: jaraunspen jasogabea. Oinordetza itunak eta kontratuak Foru Berrian.

39. gaia. Testamentu bidezko oinordetza. Testamentua. Testamentua egiteko gaitasuna. Testamentu motak. Ermandadeko testamentua, kodiziloak eta testamentuzko memoriak Foru Berrian. Testamentuen formalitate orokorrak. Testamentuaren baliogabetasuna eta eraginkortasunik eza.

40. gaia. Jaraunslea izendatzea. Izendatzeko moduak eta modalitateak. Testamentuko xedapen bereziak. Jarauntsi ordezpena. Oinarria eta motak. Ordezpen arrunta, fideikomisozkoa eta hondarrekoa. Fiduziario-komisarioak. Konfiantzazko jaraunsleak. Albazeak.

41. gaia. Testamentua egiteko askatasunaren arazoa: teoria nagusiak. Xedatzeko askatasunaren mugak. Alarguntzaren legezko gozamena. Foru senipartea. Bigarrenez ezkondutakoaren erreserba. Ondasunen lehengoratzea.

42. gaia. Legezko oinordetza ondasun eztronkalen eta ondasun tronkalen gainean. Nafarroako Foru Komunitatea legezko oinordeko gisa. Araubide zibila eta administratiboa. Ordezkapen eskubidea. Gehiagotzeko eskubidea. Jaraunspena eta beste liberalitate batzuk onartzea eta ukatzea. Jarauntsia eskatzeko akzioa. Jarauntsia lagatzea. Banaketa.

43. gaia. Zuzenbide hipotekarioa eta higiezinen zuzenbidea. Jabetza Erregistroa: helburuak. Jabetza higiezinaren antolamendu juridikorako sistemak. Erregistro-idazpena. Aurkezte-idazpena. Liburu motak. Zuzenbide hipotekarioaren oinarrizko printzipioak. Erregu printzipioa. Legezkotasun printzipioa. Segidako traktuaren printzipioa. Lehentasun printzipioa. Espezialitate printzipioa. Legitimazio printzipioa.

44. gaia. Inskribatu beharreko gaien muga: Hipoteka Legearen 2. artikuluaren azterketa eta haren erregelamenduarekin bat datozenena. Titulu formalaren eta materialaren kontzeptua. Inskripzio-idazpena; Hipoteka Legearen 9. artikuluaren azterketa. Erregistroko fede publikoaren printzipioaren aipamen berezia. Hirugarrenaren azterketa hipotekari buruzko legerian. Erregistroko fede publikoaren salbuespenak eta etenaldiak. Prebentziozko idatzoharrak: izaera eta motak. Hipoteka Legearen 42. artikuluaren azterketa. Prebentziozko idatzoharren eraginak. Azkentzea. Albo-oharrak: izaera, motak eta eraginak.

45. gaia. Hipotekaren eskubide erreala. Erantzukizun erreala eta pertsonala hipotekan. Higiezinen hipotekarekin karga daitezkeen gauzak eta eskubideak. Hipoteka motak. Borondatezko eta legezko hipotekak; bereziki, legezko hipotekak: izaera eta eraginak. Legezko hipoteka administrazio publikoen alde.

46. gaia. Hipotekaren eraginak. Akzio erreala eta pertsonala hipoteka-betearazpenean. Prozedurak hipoteka-kredituaren eraginkortasunerako. Betearazpen arrunta. Judizioz kanpoko salmenta. Hipotekatutako ondasunen gaineko betearazpenaren berezitasunak Prozedura Zibilari buruzko Legean. Eraginak hirugarren edukitzaileei dagokienez eta eskubide errealen gainerako titularrei dagokienez.

2. zatia.–Merkataritza, finantza eta tributu, zigor eta lan arloko zuzenbidea.

–Merkataritza zuzenbidea:

1. gaia. Merkataritza zuzenbidearen edukia: sistemak. Merkataritza zuzenbidearen iturriak; Merkataritzako Kodea. Merkataritza arloko arauak Foru Berrian. Merkataritzaren erabilerak. Merkataritza egintzak: Espainiako sistema. Egintza mistoak eta analogia bidezko merkataritza egintzak.

2. gaia. Merkatariaren kontzeptua, doktrinaren eta legeen aldetik. Merkatari indibiduala. Gaitasun baldintzak; merkatari ezkonduaren erantzukizunen araubidearen aipamen berezia. Atzerriko merkataria. Ohikotasuna eta profesionaltasuna. Merkataritzako Erregistroa. Antolaketa eta printzipioak. Merkataritzako kontabilitatea: arauak.

3. gaia. Merkataritza-sozietatea: kontzeptua, izaera eta motak. Sozietatearen nortasuna. Xede soziala: zehaztea eta eraginak. Eraketa. Sozietate irregularra. Sozietate erregular kolektiboa. Sozietate komanditarioa: sinplea eta akzio bidezkoa.

4. gaia. Kapital sozietateak: izaera eta araubide juridikoa. Eraketa: eskritura publikoa eta inskripzioa. Kapital soziala. Ekarpenak. Bazkide izaera. Sozietateko partaidetzak eta akzioak. Ordezkaritza eta eskualdaketa. Betebeharren jaulkipena.

5. gaia. Batzar Nagusia: deialdia, eskumena, parte-hartzea, erabakiak hartzeko araubidea. Akta. Sozietatearen erabakiak aurkaratzeko araubidea. Sozietatearen administrazioa. Administratzaileak: betekizunak, betebeharrak eta ordainsaria. Sozietatearen ordezkaritza. Administratzaileen erantzukizun araubidea. Administrazio Kontseilua.

6. gaia. Desegitea eta likidazioa. Merkataritza sozietateen eraldaketaren, fusioaren eta zatiketaren araubide juridikoa. Europako sozietate anonimoa.

7. gaia. Lanbide sozietateak. Lan sozietatea. Kooperatiba-sozietatea; Nafarroako kooperatibak arautzen dituen legeriaren aipamen berezia. Elkar bermatzeko sozietatea.

8. gaia. Industria jabetza; patenteak eta markak: kontzeptua eta eskuratu, eskualdatu eta babesteko araubide orokorra. Lehiarako eskubidea: lehiaren defentsa eta lehia desleiala. Organo eskudunak. Nazioarteko araubide juridikoa. Interneteko domeinuak.

9. gaia. Merkataritza obligazio eta kontratuak: Merkataritza Kodearen xedapen orokorrak gai horiei buruz. Merkataritza Batzordea. Merkataritzako salerosketa-kontratua. Baloreen merkatuak: Lehen mailako merkatua eta bigarren mailako merkatu arautuak. Balore-burtsa. Inbertsio zerbitzuen enpresak. Balore sozietateak eta agentziak. Zorroak kudeatzeko sozietateak.

10. gaia. Aseguru kontratua: kontzeptua, izaera eta erregulazioa. Osagai pertsonalak, errealak eta formalak. Edukia eta azkentzea. Kalteen kontrako asegurua: kontzeptua eta arau orokorrak. Erantzukizun zibila eta asegurua ibilgailu motordunen zirkulazioan. Aseguruen Konpentsazio Partzuergoa: eginkizunak.

11. gaia. Konkurtso zuzenbidea. Aurrekontu objektiboa eta subjektiboa. Konkurtsoa deklaratzeak zordunaren, hartzekodunen, kredituen eta kontratuen gainean dituen eraginak. Masa aktiboa zehaztea. Berrezartze ekintza. Masa pasiboa eta masaren kontrako kredituak: sailkapena eta ordainketa. Hitzarmena: edukia eta eraginak. Likidazio fasea irekitzearen ondorioak. Lehiaketaren kalifikazioa. Lehiaketa amaitzea eta berriz irekitzea.

–Finantza eta tributu arloko zuzenbidea.

12. gaia. Aurrekontua: kontzeptua, izaera eta motak. Gastu publikoa: kontzeptua eta betearazpen-prozedura; baimena, gastuaren faseak eta ordaintzeko agintzea. Diru-sarrera publikoak: kontzeptua eta sailkapena. Zor publikoa: kontzeptua eta motak. Tituluen jaulkipena, eraldaketa eta amortizazioa. Kapitalaren preskripzioa eta interesak.

13. gaia. Tributuak: kontzeptua, izaera eta motak. Tributu arloko ordenamenduaren xedapen orokorrak: printzipio orokorrak; Konstituzioan agertzen direnen aipamen berezia. Tributu arloko arauak. Zerga-egitatea. Zergapetua ez egotea eta salbuespena. Salbuespen subjektiboak eta objektiboak. Sortzapena. Preskripzioa.

14. gaia. Tributuen gaineko xedapen orokorrak: harreman juridiko-tributarioa. Tributu-betebeharrak. Tributu administrazioaren obligazioak eta betebeharrak. Nafarroako tributu arauen aplikazioa eta interpretazioa. Denbora eremua eta eremu espaziala. Lege iruzurra. Analogia tributu zuzenbidean. Simulazioa.

15. gaia. Zergapekoak: eskubideak eta bermeak; motak. Subjektu pasiboak. Zergaduna. Ordezkoa. Tributu ordenan jarduteko ahalmena. Ordezkaritza. Egoitza eta helbide fiskala. Tributu erantzuleak. Atxikitako ondasunen oinordekoak eta eskuratzaileak. Atxikitzailea eta konturako diru-sarrera egitera betebeharra duena. Beste zergapeko batzuk.

16. gaia. Tributu ordenan jarduteko ahalmena. Helbide fiskala. Tributu-betebeharra kuantifikatzeko osagaiak. Tributu zorra: zerga-oinarriaren kontzeptua eta zehaztapen edo zenbatespen araubideak. Likidazio oinarriaren kontzeptua. Karga-tasaren kontzeptua. Tributu kuotaren kontzeptua. Xedapen orokorrak, azkentzeko moduak.

17. gaia. Tributuak kudeatzeko prozedurak. Ikuskatzeko prozedurak; hasiera, garapena eta bukaera. Diru-bilketarako prozedura. Premiamendua. Erantzuleen eta oinordekoen kontrako prozedura.

18. gaia. Zehapen ahalmena tributu arloan: printzipioak. Xedapen orokorrak. Tributu arloko arau-hausteen eta zehapenen sailkapena. Tributuen arloko zehapen prozedura.

19. gaia. Tributu arloko administrazioak emandako egintzak berrikustea. Berrikuspen prozedura bereziak. Errekurtsoak: arau orokorrak. Aurkaratze ekonomiko-administratiboak.

20. gaia. Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga: kontzeptua eta izaera. Subjektu pasiboak. Zerga-egitatea. Zerga-oinarria. Ondarearen irabaziak eta galerak. Zergaldia. Tributu zorra: oinarri likidoa, kuota eta tributu zorra.

21. gaia. Sozietateen gaineko Zerga. Kontzeptua eta izaera. Subjektu pasiboak. Zerga-egitatea. Zerga-oinarria. Zergaldia. Tributu zorra.

22. gaia. Oinordetzen eta dohaintzen gaineko zerga. Zerga-egitatea. Zergaren subjektu pasibo eta erantzuleak. Zerga-oinarria: arauak kasu desberdinetan. Likidazio oinarria.

23. gaia. Balio erantsiaren gaineko zerga. Izaera eta aplikazio esparrua. Zerga-egitatea. Subjektu pasiboak eta zergaren sortzapena. Zerga-tasa. Kenkarien eta itzulketen sistema. Araubide bereziak. Oinarrizko arauak zergaren kudeaketari buruz.

24. gaia. Ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zerga. Izaera. Arau orokorrak. Ondare eskualdaketei buruzko arauak. Sozietate eragiketei buruzko arauak. Egintza juridiko dokumentatuei buruzko arauak.

–Zigor zuzenbidea:

25. gaia. Zigor zuzenbidearen kontzeptua. Zigor zuzenbidearen iturriak. Zigor Kodea: egitura. Zigor arauen aplikazioa denboran eta espazioan. Zigor arauen interpretazioa.

26. gaia. Delituaren teoria orokorra. Delituaren kontzeptua Espainiako Zigor Kodean. Haren osagaiak. Egintza, tipikotasuna, antijuridikotasuna, erruduntasuna eta zigorgarritasuna.

27. gaia. Erantzukizun kriminaletik salbuesten duten inguruabarrak. Zigor Kodeko inguruabar aringarri, astungarri eta mistoen azterketa.

28. gaia. Delituaren bizitza. Salbuespena probokazioaren, proposizioaren eta konspirazioaren zigorrean. Delitu-saiakuntza. Delitu burutua.

29. gaia. Delituaren subjektu aktiboa. Egileak eta sopikunak. Pertsona juridikoen erantzukizun penala. Estaltzea.

30. gaia. Delitua agertzeko moduak. Delitu jarraitua. Masa delitua. Delitu-pilaketa: pilaketa erreala eta pilaketa ideala. Legeen pilaketa.

31. gaia. Zigorraren teoria orokorra. Zigor motak. Zigorrak aplikatzeko arauak. Segurtasun neurriak.

32. gaia. Erantzukizun kriminala azkentzea. Erantzukizun kriminalaren ondoriozko erantzukizun zibila; administrazio publikoen erantzukizun zibil subsidiarioaren aipamen berezia. Prozesuko kostuak. Erantzukizun kriminalaren beste ondorio osagarri batzuk.

33. gaia. Giza hilketa eta haren formak. Lesio delituak. Mehatxu eta derrigortze delituak. Intimitatearen eta egoitzaren bortxaezintasunaren kontrako delituak. Ohorearen kontrako delituak. Sorospen-eginbeharra ez betetzea.

34. gaia. Sexu-askatasun eta sexu-ukigabetasunaren kontrako delituak: sexu-erasoak, sexu-abusuak eta sexu-jazarpena; xedapen komunak. Generoko indarkeriaren kontrako babes integraleko neurriei buruzko legea.

35. gaia. Ondarearen, eta gizarte eta ekonomiaren ordenaren aurkako delituak. Ebasketaren, lapurretaren, estortsioaren eta usurpazioen aipamen laburra. Iruzurrak eta kalteak. Zigortzeko moduko kaudimengabeziak eta delitu sozietarioak.

36. gaia. Lurralde-antolamenduaren eta hirigintzaren kontrako delituak. Ondare historikoaren babes penala. Ingurumenaren kontrako delituak.

37. gaia. Sute delitua. Faltsutzeak; funtzio publikoen usurpazioa. Justizia Administrazioaren kontrako delituak.

38. gaia. Administrazio publikoaren kontrako delituak (I). Agintaritzaren eta funtzionario publikoaren kontzeptua ondorio penaletarako. Prebarikazioa. Destinoa bertan behera uztea eta delitu jakin batzuk pertsegitzeko eginbeharra ez betetzea. Desobedientzia eta laguntza ukatzea. Dokumentu-zaintzako desleialtasuna eta sekretuak urratzea.

39. gaia. Administrazio publikoaren kontrako delituak (II). Funtzionario-eroskeria. Bidegabeko erabilera. Eragimen-trafikoa. Iruzurrak eta legez kontrako ordainarazpenak. Funtzionarioek debekatuta dituzten negoziazioak eta jarduerak eta euren funtzioan aritzean egindako abusuak.

40. gaia. Ogasun publikoaren kontrako delituak: delitu fiskala eta dirulaguntzen iruzurra. Errezibitzea eta kapitalak zuritzea.

41. gaia. Estatuko instituzioen eta botereen banaketaren kontrako delituak. Funtzionario publikoek berme konstituzionalen kontra egindako delituak. Agintaritzaren, haren agenteen eta funtzionario publikoen kontrako atentatuak; erresistentzia eta desobedientzia. Erakunde eta talde kriminalak.

42. gaia. Adingabeen erantzukizun penala. Adingabearen kontzeptua ondorio horietarako. Organo eskudunak eta adingabeei aplikatu beharreko neurriak. Administrazioaren erantzukizun zibila adingabeei buruzko prozesuetan.

–Lan zuzenbidea:

43. gaia. Lan harremanaren oharrak. Lan zuzenbidearen iturrien sistema. Autonomia-erkidegoen araugintzarako ahala lan arloan. Hitzarmen kolektiboa: kontzeptua, zatiak, prestaketa, eraginkortasuna eta tipologia. Haren lotura legearekin. Baldintza onenaren printzipioa. Eskubideen ukaezintasunaren printzipioa eta lan arloko arauen lurraldetasunarena.

44. gaia. Lan-kontratua. Langilea eta enpresaburua: kontzeptu juridikoa eta legezkoa. Entitate publikoak enplegatzaile gisa. Enpresaburuak tartean jartzea. Aldi baterako laneko enpresak. Obren eta zerbitzuen kontratak eta azpikontratak.

45. gaia. Lan-kontratu motak, iraupenaren arabera. Aldi baterako lan-kontratuak: tipologia eta araubide juridikoa. Administrazio publikoek aldi baterako kontratatzea, bereziki, mugak urratzea eta horren ondorioak. Administrazio publikoetan kontratu mugagabea duten langile ez-finkoak. Langilearen oinarrizko eskubideak.

46. gaia. Soldata; haren legezko babesa eta bermeak. Lanbide arteko gutxieneko soldata. Soldaten irenstea eta konpentsatzea. Soldatak Bermatzeko Funtsa.

47. gaia. Enpresaburuaren ahalak: ezaugarri orokorrak. Agintzeko ahala. Aldatzeko ahala. Diziplina ahala; enpresa erantzukizuna. Ondorengotza enpresaren titulartasunean.

48. gaia. Lan-kontratua azkentzea: azkentzeko arrazoien koadro orokorra. Itundutako amaiera. Langilearen heriotzagatik eta ezintasunagatik azkentzea. Enpresaburuaren heriotza, erretiroa eta ezintasuna eta nortasun kontratugilea azkentzea. Ezinbesteko kausengatik azkentzea.

49. gaia. Kausa objektiboengatik azkentzea. Kaleratze kolektiboa. Diziplinako kaleratzea. Lan arloko arau-hausteak eta zehapenak. Laneko arriskuen prebentzioa.

50. gaia. Ordezkaritza kolektiborako eskubidea eta langileak biltzekoa. Administrazio publikoetan horiek arautzen dituen legeriaren aipamen berezia. Askatasun sindikalerako eskubidearen erregulazioaren aipamena. Gatazka kolektiboaren kontzeptua. Grebaren eta ezinbesteko zerbitzuen erregulazioa.

51. gaia. Gizarte Segurantzaren kontzeptua eta printzipioak. Gizarte Segurantzaren araubide orokorra eta araubide bereziak. Gizarte Segurantzaren kudeaketa: entitate kudeatzaileak eta zerbitzu komunak. Babes ekintza. Babestutako kontingentziak: koadro orokorra. Prestazioak.

3. zatia.–Foru zuzenbide publikoa.

1. gaia. Nafarroa, sorreratik XIX. mendearen hasierara arte. Gaztelaren konkista eta egitura politiko-administratiboa. Foruei buruzko 1839ko eta 1841eko legeak. Bereziki, 1841eko Lege Itundua. Nafarroako Foru Araubidea. Haren bilakaera 1841etik 1975era arte.

2. gaia. Foru erakundeen demokratizazioa. 1979ko urtarrilaren 26ko Foru Dekretua. Nafarroako oinarrizko eskubideen berme konstituzionala. Konstituzioaren lehenbiziko xedapen gehigarria eta xedapen indargabetzaileko 2. apartatua.

3. gaia. Nafarroaren bidea autonomia lortzeko. Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeko Lege Organikoa: prestaketa, izaera juridikoa, oinarri dituen printzipioak. Nafarroaren eskumenak: sailkapena eta printzipioak. Transferentzien Batzarra.

4. gaia. Nafarroako Gorteak edo Parlamentua. Osaera, eginkizunak eta antolamendua. Foru legeak. Legegintzarako ekimena. Foru legeen konstituzionaltasunaren kontrola. Nafarroaren eta estatuaren arteko eskumen-gatazka.

5. gaia. Foru Diputazioa edo Nafarroako Gobernua. Nafarroako Gobernua eta bere lehendakaria. Lehendakariordea edo lehendakariordeak. Kontseilariak. Nafarroako Gobernuaren eta Parlamentuaren arteko harremanak. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa eta sektore publiko instituzionala.

6. gaia. Nafarroako Kontuen Ganbera. Antolaketa eta eskumenak. Kontuen Auzitegiarekin dituen harremanak. Nafarroaren Kontseilua: osaera eta eginkizunak. Nafarroako Foru Komunitateko arartekoa.

7. gaia. Nafarroako Toki Administrazioa. Historia, bilakaera, arloko eskumenak eta indarreko araudia. Administrazioen arteko harremanak. Nafarroako toki-erakundeak. Antolaketa, eskumenak, kideak eta funtzionamendua. Araubide juridikoa. Nafarroako toki-erakundeen ondasunak, bereziki, herri-ondasunak.

8. gaia. Administrazio-prozedura Nafarroan. Nafarroako botere publikoen egintzak eta xedapenak berrikustea. Nafarroako Administrazio Auzitegia. Foru Administrazio Publikoaren funtzionamendu elektronikoa.

9. gaia. Nafarroako ondarea. Edukia, iturriak eta sailkapena. Ondarea kudeatzeko printzipioak. Ondasunak eta eskubideak eskuratzea eta besterentzea. Jabari publikoa eta jabari pribatua.

10. gaia. Nafarroako zerga autonomiaren printzipioak. Nafarroak finantza eta tributu arloko jardueran duen eskumena, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren arabera. Hitzarmen Ekonomikoa. Historia eta izaera juridikoa. Onesteko prozedura. Edukia. Hitzarmen Ekonomikoa eta Ekonomia Ituna: bi kontzeptuen arteko desberdintasunak.

11. gaia. Indarreko hitzarmena. Arbitraje Batzordea. Ekarpen ekonomikoa. Koordinazio Batzordea.

12. gaia. Hitzarmen Ekonomikoak tributu arloan izan behar dituen aurreikuspenak. Hitzarmen Ekonomikoaren lotura puntuak. Tributuei buruzko Foru Lege Orokorra: atarikoa eta egitura. Nafarroako Zerga Ogasuna. Izaera. Sorreraren araua eta estatutuak. Eginkizunak eta haren jarduera arautzen duten printzipioak.

13. gaia. Nafarroako Ogasun Publikoa: alderdi orokorrak. Nafarroako Ogasun Publikoaren araubidea: eskubideak eta betebeharrak. Finantza-eragiketak. Ardurak. Toki ogasunak.

14. gaia. Nafarroako aurrekontu orokorrak: edukia eta onespena. Kredituak, mugak eta haien aldaketak. Nafarroako aurrekontu orokorren exekuzioa eta likidazioa. Gastu publikoa exekutatzeko prozedura bereziak Nafarroan. Kontu-hartzailetza.

15. gaia. Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileria. Nafarroaren eskumenak funtzio publikoaren arloan. Langile motak. Funtzionario publikoak hautatzea. Administrazio egoerak. Funtzionarioen eskubideak, betebeharrak eta bateraezintasunak. Ordainsariak. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren langileria.

16. gaia. Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileriaren kontratazio administratiboa. Eskumenen bateratzea. Kasuak. Osasungintzako eta hezkuntzako langileen berezitasunak. Talka lan arloko araudiarekin eta ondorioak.

17. gaia. Kontratu publikoak Nafarroan (I). Kontratazio publikoaren arloko eskumenen titulua. Indarra duen araudia. Aplikazio-eremua. Kontratu publikoei buruzko xedapen orokor komunak. Kontratu publikoen kalifikazioa eta definizioa. Publizitate arauak eta adjudikazio prozedurak. Kontratuak gauzatzea: xedapen orokorrak, aldatzea, etetea eta lagatzea. Kontratuak azkentzea eta baliogabetzea.

18. gaia. Kontratu publikoak Nafarroan (II). Kontratazio publikoaren arloko erreklamazio bereziak. Administrazio publikoen kontratuen berezitasunak. Administrazioaren prerrogatibak. Arrisku eta menturaren printzipioa. Obra kontratuaren kontzeptua. Herri-lanak emateko kontratuaren kontzeptua. Zerbitzuak emateko kontraturen kontzeptua. Hornidura-kontratuaren kontzeptua. Zerbitzu-kontratuaren kontzeptua.

19. gaia. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen dirulaguntzei buruzko araubidea.

20. gaia. Nafarroako Foruzaingoa Nafarroako Poliziei buruzko azaroaren 19ko 23/2018 Foru Legean. Nafarroako Foruzaingoaren antolaketa eta funtzionamendua. Nafarroako Foruzaingoaren Kidegoko lanpostuak betetzea.

21. gaia. Lurraldearen antolamendua eta hirigintza. Eskumenen mugaketa, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren arabera. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta toki-erakundeen eskumenak. Administrazioen arteko harremanak. Hirigintza-hitzarmenak. Lurralde antolamendurako eta hirigintzarako tresnak.

22. gaia. Etxebizitza Nafarroan. Eskumenen mugaketa, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren arabera. Etxebizitzarako eskubidea Nafarroan. Etxebizitzaren arloko sustapen-jarduera publikoa. Etxebizitza babestua. Etxebizitza hutsak. Iruzurraren kontrola eta prebentzioa.

23. gaia. Ingurumenaren babesa. Nafarroako Foru Komunitatearen eskumenak ingurumenaren eta ekologiaren arloetan. Nafarroako Administrazio Publikoen ingurumen arloko esku-hartzea gidatzen duten printzipioak. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zenbait baimenen menpe dauden jarduerak edo instalazioak. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren ebaluazioaren edo txostenaren menpe dauden jarduerak edo instalazioak. Udalaren lizentzia behar duten jarduera sailkatuak. Ingurumenaren legezkotasuna berrezartzea.

24. gaia. Nafarroako baso ondarea babestu eta garatzea. Nafarroaren eskumenak mendien arloan. Mendien sailkapena eta araubide juridikoa. Mendiak zaindu, babestu eta aprobetxatzea. Mendien hobekuntza eta oihan sektorearentzako laguntzak.

25. gaia. Nafarroaren eskumenak barne osasunaren eta higienearen arloan. Osasun jarduera. Osasungitzaren lurralde antolaketa. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua. Izaera eta xedeak. Antolaketa. Ekimen pribatuarekiko lankidetza.

26. gaia. Nafarroaren eskumenak gizarte-laguntzaren arloan. Gizarte-zerbitzuen sistema Nafarroan. Eskumenen eta antolaketaren gaineko araubidea. Ekimen pribatua. Gizarte-inklusioa eta errenta bermatua. Dependentzia duten pertsonak zaintzea. Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia.

27. gaia. Nafarroaren eskumenak obra publikoen, garraioen eta komunikazioen arloan. Nafarroako errepideak. Kontzeptua eta errepide motak. Planifikazioa, proiekzioa eta eraikuntza. Bideen jabari publikoa babesteko araubidea eta jabetzari ezarritako mugak. Hiri barneko tarteak eta errepideetako zeharbideak. Nafarroako Ubidea. Nafarroako errepideko hiri garraio publikoaren erregulazioa.

28. gaia. Nafarroaren eskumenak nekazaritza eta abeltzaintza arloetan. Jarduketak nekazaritzako azpiegituren arloan. Prozedura arrunta. Lurzatiak biltzea. Ordezpen finkak berrantolatzeko eta inskribatzeko akta. Eskubideen eta egoera juridikoen eskualdaketa. Landareen osasunari buruzko foru legeriaren xedeak. Animalien osasunari buruzko foru legeriaren xedea eta aplikazio-eremua.

29. gaia. Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko Foru Legea. Parte-hartze Demokratikoari buruzko Foru Legea.

30. gaia. Nafarroako Gobernuaren Aholkularitza Juridikoa. Aholkularitza juridikoaren eginkizunak. Auziei buruzko eginkizunak. Egitura. Jardun prozesalaren arauak. Funtzionarioen defentsa.

4. zatia–Zuzenbide prozesala.

1. gaia. Prozesua: kontzeptua, izaera eta oinarria. Konstituzioak jasotzen dituen printzipio prozesalak. Babes judizial eraginkorrerako eskubidea.

2. gaia. Botere Judizialaren Lege Organikoa: oinarrizko arauak botere judizialari eta jurisdikzio-ahalaren erabilerari buruz. Espainiako jurisdikzioaren hedadura eta mugak. Epaitegien eta auzitegien planta eta antolaketa. Eskumen-gatazkak eta -arazoak.

3. gaia. Epaileen eta magistratuen abstentzioa eta errekusazioa. Egintza judizialen betekizun orokorrak. Egintza judizialen deuseztasuna. Ebazpen judizialak. Aldeei jakinarazteko egintzak.

4. gaia. Prozesu zibila. 1/2000 Legea, urtarrilaren 7koa, Prozedura Zibilari buruzkoa: atariko titulua. Auzitegi zibilen jurisdikzioa: hedadura eta mugak. Arazo prejudizialak.

5. gaia. Organo jurisdikzional zibilen eskumena. Eskumen objektiboa. Lurralde-eskumena; Estatuaren eta autonomia erkidegoen lurralde-foroa; eskumendean jartzea eta konexioa: eskumenean dituzten eragina; deklinatoria. Eskumen funtzionala.

6. gaia. Alderdiak prozesu zibilean; haien jarrera juridikoa. Alderdi izateko gaitasuna eta gaitasun prozesala. Legitimazio prozesala. Prozesuko ondorengotza. Alderdien ordezkaritza eta defentsa teknikoa: administrazioen eta entitate publikoen defentsa. Doako laguntza juridikorako eskubidea: betekizunak, hedadura eta prozedura.

7. gaia. Alderdirik ez izatea: auzi-iheseko epaiketa. Alderdi-aniztasuna. Auzikidetza eta haren motak. Esku-hartze prozesala, hirugarrengotzaren teoria orokorra. Eragindako edo nahitaezko esku-hartzea; kasu nagusiak. Gehitutako esku-hartzea.

8. gaia. Akzio prozesalaren teoria, uzia prozesuaren helburu gisa. Uzi motak. Edukia; zenbatekoa zehaztea. Uzi-aniztasuna. Akzioak eta prozesuak metatzearen aipamena.

9. gaia. Egitate eta egintza prozesalak. Epaiketak prestatzeko egintzak, Prozedura Zibilaren Legean araututako atariko eginbideak. Arazo intzidentalak; horiek tramitatzeko prozedura. Prozesu zibila hasteko egintzak: demanda; haren eraginak.

10. gaia. Froga; haren xedea eta balorazioa. Froga-zama. Xedapen orokorrak froga arloan. Agiri-froga. Teoria orokorra. Agiri-froga gauzatzea. Motak: dokumentu publikoak eta pribatuak. Froga-balioa.

11. gaia. Alderdien galdeketa. Lekukoen galdeketa. Administrazio publikoei aplikatu beharreko berezitasunak. Adituen irizpena. Azterketa judiziala. Beste frogabide batzuk; presuntzioak.

12. gaia. Epaia: betekizunak. Haren eragin juridikoak: gauza epaitu formala eta materiala. Prozesua bukatzeko beste modu batzuk: uko egitea, atzera egitea, amore ematea, transakzioa, prozesutik kanpoko betetzea eta gertatze bidez objekturik ez izatea; Nafarroako Foru Komunitatearen aholkulari juridikoak-legelariak akzio prozesala xedatzen duenaren gaineko betekizunen aipamen berezia. Prozesua etetea; autoen izapidea etetea kontsultak egiteko. Iraungitzea.

13. gaia. Prozesua ezabatzea. Adiskidetzeko ekitaldia. Arbitrajea. Betekizunak eta arbitraje prozedura. Laudoaren aurkako errekurtsoak. Prozesuaren eragin ekonomikoak; kostuak.

14. gaia. Ezagutza prozesuen motak. Epaiketa arrunta. Esparrua. Hasierako alegazioak: demanda, erantzuna eta errekonbentzioa; prozesua erabakitzeko egotearen eraginak. Epaiketa aurreko entzunaldia. Epaiketa. Epaia.

15. gaia. Ahozko epaiketa. Kautelazko neurriak prozesu zibilean.

16. gaia. Prozesu bereziak (I). Gaitasun, filiazio, ezkontza eta adingabeei buruzko prozesuak: xedapen orokorrak. Pertsonen gaitasunari buruzko prozesuak. Filiazioari, aitatasunari eta amatasunari buruzko prozesuak.

17. gaia. Prozesu bereziak (II). Gaitasun, filiazio, ezkontza eta adingabeei buruzko prozesuak: ezkontzari eta adingabeei buruzko prozesuak: adingabeak babesteari buruzko ebazpen administratiboen aurka egitearen aipamen berezia, eta adopzioa onetsi beharra zehazteko prozedurarena. Prozesu monitorioa. Kanbio-epaiketa.

18. gaia. Prozesu berezien aipamena (III). Oinordetza-epaiketa; izaera. Abintestatoa: jaraunsleen deklarazioa. Ondareen zatiketa judiziala: jarauntsia zatitzeko prozedura. Ezkontzaren ondasun-eraentza likidatzeko prozedura.

19. gaia. Nahitaezko betearazpena: xedapen orokorrak. Exekuzio-tituluak. Atzerriko auzitegien epaiek Espainian duten eraginkortasuna. Diruzko betearazpena (I): xedapen orokorrak.

20. gaia. Diruzko betearazpena (II). Ordaintzeko errekerimendua. Ondasunen enbargoa. Jabari-hirugarrengotzak eta eskubide hobeko hirugarrengotzak.

21. gaia. Premiamenduzko prozedura: ondasun bahituak gauzatzeko xedapen orokorrak. Ondasun bahituen balorazioa. Ondasunak diru bihurtzeko hitzarmena eta horiek pertsona edo erakunde espezializatuak diru bihurtzea. Enkantea. Ordainketarako administrazioa.

22. gaia. Bahitutako ondasunen betearazpenaren xehetasunak. Diruzkoa ez den betearazpena. Administrazio publikoak kondenatzen dituzten epaien betearazpena. Ebazpen judizialen behin-behineko betearazpena.

23. gaia. Prozesua aurkaratzea. Errekurtso motak. Xedapen orokorrak. Berraztertzeko errekurtsoa. Apelazio-errekurtsoa.

24. gaia. Kasazio-errekurtsoa: kontzeptua eta helburua. Betekizunak: zein ebazpenen aurka den bidezkoa; errekurtsoaren arrazoiak. Prozedura. Epaiaren eraginak. Kasazio-errekurtsoa Nafarroako foru zuzenbide zibilaren arloan.

25. gaia. Prozesuko arau-haustearen ondoriozko aparteko errekurtsoa. Betekizunak: zein ebazpenen aurka den bidezkoa; errekurtsoaren arrazoiak. Tramitazioa. Epaiaren eraginak. Epai irmoak berrikustea. Demandatu auzi-iheslariak erabiltzen ahal dituen errekurtsoak.

26. gaia. Borondatezko jurisdikzioa: kontzeptua eta izaera. Arau komunak borondatezko jurisdikzioaren espedienteak izapidetzearen arloan. Borondatezko jurisdikzio-egintzen sailkapena.

27. gaia. Zigor-arloko prozesua. Zigor-arloko prozesuan eskumena zehazteko arauak. Arazo prejudizialak. Zigor-arloko prozesua hasteko moduak: salaketa, kereila eta ofiziozkoa.

28. gaia. Alderdiak zigor-arloko prozesuan. Auzi-ihesa. Sumarioa: sumario-eginbide nagusien aipamena. Instrukzio-epaileen eta Justizia Administrazioko letraduen ebazpenen aurkako errekurtsoak.

29. gaia. Auzipetze-autoa eta haren aurkako errekurtsoak. Zitazioa, atxiloketa eta behin-behineko espetxeratzea. Atxilotuen eta presoen eskubideak eta haiek tratatzeko modua; abokatu baten laguntza atxilotuari. Diru-erantzukizunak segurtatzeko neurriak.

30. gaia. Tarteko aldia, largesteko edo ahozko epaiketa egiteko. Aurretiaz erabaki beharreko arazoak. Kalifikazioak. Ahozko epaiketa egitea.

31. gaia. Delitu jakin batzuetarako prozedura laburtua. Xedapen orokorrak eta izapidetzea.

32. gaia. Delitu jakin batzuk azkar epaitzeko prozedura. Delitu arinak epaitzeko prozedura. Epaien betearazpena.

33. gaia. Epaien eta auto jakin batzuen aurkako apelazioa. Kasazioa zigor-arloan; haren formak eta prestaketa. Testigantza ukatzeagatiko kexa. Berrikuspena zigor-arloan.

34. gaia. Zinpekoen epaimahaia: osaera eta eskumenak. Auzien prozedura zinpekoen epaimahaiaren aurrean. Apelazio-errekurtsoa zinpekoen epaimahaiaren epaien aurka. Delituaren Biktimaren Estatutuaren Legea.

35. gaia. Administrazioarekiko auzien prozesua. Administrazioarekiko auzien jurisdikzio-ordenaren izaera, hedadura eta mugak. Administrazio publikoaren kontzeptua errekurtsoaren ondorioetarako. Jurisdikzio horren ardurapeko arazoak eta arduraz kanpokoak.

36. gaia. Administrazioarekiko auzien jurisdikzioko organoak. Bakoitzaren eskumenen arau determinatzaileak.

37. gaia. Alderdiak: gaitasuna, legitimazioa; alderdien ordezkaritza eta defentsa. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren xedea: aurkaratzeko moduko jarduera administratiboa. Alderdien uziak. Metaketa. Errekurtsoaren zenbatekoa.

38. gaia. Administrazioarekiko auzien prozedura. Epeak. Kautelazko neurriak. Prozedura lehen auzialdian edo auzialdi bakarrean: atariko eginbideak; kaltegarritzat deklaratzea. Errekurtsoa aurkeztea. Errekurtsoa iragartzea eta espedientea erreklamatzea.

39. gaia. Demandatuak epatzea eta agertzea. Demanda eta erantzuna: betekizunak, edukia eta efektuak. Agiriak aurkeztea. Administrazio espedientea osatzeko izapidea. Aldez aurreko alegazioak. Froga.

40. gaia. Ikustaldia eta ondorioak: arazo berrien aurkezpena. Epaia: edukia. Prozedura amaitzeko beste modu batzuk. Kostuak.

41. gaia. Prozedura laburtua. Hauteskundeekiko auzien prozedura.

42. gaia. Pertsonen oinarrizko eskubideak babesteko prozedura. Ilegaltasunaren auzia. Prozedura akordioen aldez aurreko etendura administratiboaren kasuan.

43. gaia. Probidentzien, autoen, antolaketarako eginbideen eta dekretuen aurkako errekurtsoak. Apelazioko-errekurtsoa. Zein ebazpenen aurka den bidezkoa. Prozedura. Epaiaren edukia eta efektuak.

44. gaia. Kasazio-errekurtsoa. Errekurritzen ahal diren ebazpenak. Tramitazioa. Auzialdiko edo apelazioko organoaren eskumenak. Kasaziorako interes objektiboa. Epaiak berraztertzea.

45. gaia. Epaiak betearaztea: horiek etetea eta betearaztea, efektuen hedadura. Egintza prozesalen gorabeherak eta baliogabetasuna.

46. gaia. Lan arloko jurisdikzioa: hedadura eta mugak. Jurisdikzio organoak. Prozesuko alderdiak: gaitasuna eta legitimazioa. Ordezkaritza eta defentsa prozesala. Alderdi-aniztasuna. Lan arloko prozesuaren ezaugarri orokorrak.

47. gaia. Prozesua saihestea. Prozesu arrunta. Demanda eta onarpena. Adiskidetzea eta epaiketa. Erantzuna eta errekonbentzioa, froga. Ondorioak. Azken eginbideak. Epaiaren akta. Epaia.

48. gaia. Prozesu motak. Zerrenda. Honako hauen azterketa zehatza: Kaleratzeak. Kontratua azkentzea arrazoi objektiboengatik eta beste arrazoi batzuengatik. Hauteskunde arloa. Gizarte Segurantzako prozesua. Lan arloko egintza administratiboak aurkaratzeko prozedura. Gatazka kolektiboen gaineko prozesua. Gatazka kolektiboak aurkaratzea. Ofiziozko prozedura.

49. gaia. Aurkaratzeko bideak. Probidentzien, autoen, antolaketarako eginbideen eta dekretuen aurkako errekurtsoak. Epaia argitzea. Erreguko errekurtsoa: errekurritzen ahal diren erabakiak, errekurtsoaren xedea, prozedura eta efektuak.

50. gaia. Kasazio-errekurtsoa. Errekurritzen ahal diren erabakiak. Kasazio-arrazoiak. Prozedura. Ondorioak. Doktrina batzeko kasazio errekurtsoa. Erregu- eta kasazio-errekurtsoei buruzko xedapen komunak.

51. gaia. Epaiak betearaztea. Behin betiko betearaztea. Xedapen orokorrak. Diruzko betearazpenak. Kaleratze-epai irmoak. Entitate publikoen kondena. Behin-behineko betearazpena. Diru-kopuruak ordaintzeko kondena ezartzen duten epaiak. Kaleratze-epaiak. Beste epai batzuk.

5. zatia.–Zuzenbide konstituzionala eta Europar Batasunekoa.

1. gaia. Konstituzioaren kontzeptua: izaera eta esanahia. 1978ko Konstituzioa: egiteko prozesua. Sistematika eta egitura. Ezaugarri orokorrak. Konstituzionaltasunaren blokea. Konstituzioaren erreforma.

2. gaia. Konstituzioaren ordenamenduko balio gorenak. Konstituzioaren oinarrizko printzipioak. Subiranotasuna. Botereen banaketa. Ordezkaritza politikoa. Parte-hartze politikoa.

3. gaia. Estatua Konstituzioan; kontzeptuaren esanahi konstituzionala. Zuzenbide estatua. Estatu soziala. Estatu demokratikoa. Koroa.

4. gaia. Gorte Nagusiak: osaera eta elkarren arteko harremana. Parlamentuetako pribilegio kolektiboak: parlamentuetako erregelamenduen aipamena. Ganbaretako barne araubidea. Ganbaren funtzionamendua; bereziki, parlamentuko taldeak. Parlamentuetako pribilegio indibidualak: bortxaezintasuna eta immunitatea.

5. gaia. Gorte Nagusien eginkizunak. Legegintzako eginkizuna: izapidetzea. Eginkizun ekonomikoak eta finantzarioak. Kontroleko eginkizuna; bereziki, zentsura-mozioa eta konfiantza-arazoa. Gorteak eta nazioarteko tratatuak.

6. gaia. Hauteskundeak eta hauteskunde-arauak. Hauteskunde-administrazioa. Hauteskunde-prozesuaren arau orokorrak. Hauteskunde-erreklamazioak. Hauteskundeen arloko delituak eta arau-hausteak.

7. gaia. Estatuko Gobernua eta Administrazioa. Gobernuaren eginkizunak. Eginkizun arauemailea. Eginkizun politikoa. Eginkizun administratiboa.

8. gaia. Botere judiziala Konstituzioan. Haren organoak eta gobernua. Independentzia eta jardun judizialak. Herritarrek Justizia Administrazioan parte hartzeko bideak.

9. gaia. Oinarrizko eskubideen eta askatasun publikoen teoria. Bermeak eta mugak Espainiako Konstituzioan. Arartekoa. Eskubideak etetea. Berdintasunaren printzipioa eta berdintasunerako oinarrizko eskubidea.

10. gaia. Bizitzeko eskubidea eta osotasun fisiko nahiz morala izatekoa. Askatasun pertsonalerako eskubidea. Ohore, intimitate eta norberaren irudirako eskubidea; informatikaren erabileraren eta teknologia berrien aurreko babesa. Bizilekuaren eta gutunen bortxaezintasuna.

11. gaia. Pentsamendu, adierazpen eta informazio askatasuna. Askatasun ideologiko, erlijioso eta kultukoa. Hezkuntzarako eskubidea. Eskariak egiteko eskubidea. Joan-etorri askerako eskubidea.

12. gaia. Biltzeko eskubidea. Elkartzeko eskubidea. Gai publikoetan parte hartzeko eskubidea; alderdi politikoak. Sindikatuko kide izateko eskubidea. Grebarako eskubidea.

13. gaia. Herritarren eskubideak eta betebeharrak. Politika ekonomiko eta sozialaren printzipio gidariak.

14. gaia. Konstituzioaren defentsa juridikoa: sistemak. Konstituzio Auzitegia: izaera eta eginkizunak. Haren osaera. Osoko bilkuraren eskumenak, salak eta atalak.

15. gaia. Prozedurari buruzko xedapen komunak. Konstituzioaren babes-errekurtsoa. Hura bidezkoa den kasuak eta epeak. Legitimazioa. Aurkaratutako egintza etetea. Prozedura eta epaia.

16. gaia. Konstituzio-kontrakotasuna deklaratzeko prozesuak. Xedapen orokorrak. Konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa eta konstituzio-kontrakotasuneko auzia. Konstituzio-kontrakotasuneko aldez aurreko errekurtsoa autonomia estatutuen proiektuen aurka eta autonomia estatutuak erreformatzeko proposamenen aurka. Epaien efektuak.

17. gaia. Konstituzio gatazkak. Gatazka positiboak eta negatiboak autonomia erkidegoen eta Estatuaren artean. Tokiko autonomia defendatzeko gatazkak. Estatuko konstituzio-organoen arteko gatazkak. Autonomia erkidegoen xedapenen eta ebazpenen aurkaratzeak.

18. gaia. Estatuaren lurralde antolamendua Espainiako Konstituzioan. Estatu autonomikoa; Konstituzioaren 2. artikulua: nazionalitateen eta eskualdeen autonomia. Tokiko autonomia Konstituzioan; haren berme instituzionala.

19. gaia. Europako integrazio prozesua: Europar Erkidegoetatik Europar Batasunera. Eratze-tratatuak eta horien aldaketak. Europako eskualdeen alderdia; autonomia erkidegoak eta Europako erakundeak; Eskualdeen Batzordea; Europako Eskualdeen Batzordea.

20. gaia. Europar Batasuneko sistema instituzionala. Kontseilu Europarra. Parlamentua; arauak prestatzeko prozeduren aipamen berezia. Kontseilua. Batzordea. Kontuen Auzitegia. Batzorde Ekonomiko eta Soziala.

21. gaia. Europako Erkidegoko zuzenbidearen kontzeptua eta ezaugarriak. Haren iturriak: sorrerako zuzenbidea eta zuzenbide eratorria: erregelamenduak, zuzentarauak eta erabakiak. Beste iturri batzuk.

22. gaia. Erkidegoko zuzenbidearen aplikazioa eta eraginkortasuna EBko kide diren herrialdeetan. Epaile nazionala Europako Erkidegoko zuzenbidearen aplikazioan. Europako Erkidegoko zuzenbidea eta Espainiako Konstituzioa. Autonomia erkidegoak eta Europako Erkidegoko zuzenbidea. Estatuz kanpoko lurralde entitateek parte hartzea erabakitzeko prozesuan.

23. gaia. Europar Batasuneko sistemaren oinarrizko askatasunak. Barne merkatua. Salgaien, pertsonen, zerbitzuen eta kapitalen zirkulazio librea.

24. gaia. EBko herritarrak. Lehiaren gaineko arauak. Enpresei aplikatu beharreko xedapenak. Estatuek ematen dituzten laguntzak.

25. gaia. Europar Batasuneko politikak eta egitura funtsak. Nekazaritza Politika Erkidea. Politika ekonomikoa eta soziala. Batasun ekonomikoa eta moneta arlokoa. Beste politika batzuk.

26. gaia. Europar Batasuneko jurisdikzio-sistema (I). Justizia Auzitegia. Auzitegi Orokorra. Osaera, eskumenak, prozedura eta funtzionamenduko araubidea.

27. gaia. Europar Batasuneko jurisdikzio-sistema (II). Ez-betetzearen ondoriozko errekurtsoa: Batzordearen jardunaren aldez aurreko azterketa; irizpen arrazoitua. Deuseztatzeko errekurtsoa. Ekimen faltaren ondoriozko errekurtsoa. Arazo prejudiziala.

6. zatia–Administrazio zuzenbidea.

1. gaia. Administrazio publikoa. Jarduera administratiboa eta jarduera politikoa. Administrazio zuzenbidea. Administrazio araubidea; sistemak, Espainiakoaren ezaugarri nagusiak. Administrazio zuzenbidearen iturriak. Legea: motak; lege organikoak eta arruntak. Lege balioa duten Gobernuaren xedapenak: lege-dekretuak, legegintzako dekretuak.

2. gaia. Erregelamendua: kontzeptua eta izaera. Erregelamendu-ahalaren oinarria. Erregelamenduen sailkapena. Erregelamenduak prestatzeko prozedura: Estatuko eta erkidegoetako araudia. Erregelamenduaren eraginkortasun juridikoa: horiek indargabetzeko ezintasun berekia. Egintza administratibo orokorrak eta zerbitzuko jarraibideak eta aginduak. Erregelamenduen aurkaratzea doktrinan eta gure zuzenbide positiboan.

3. gaia. Lege erreserbaren, arau-hierarkiaren eta lehiaren printzipioak. Administrazio egintzen erabateko deuseztasuna printzipio horiek urratzeagatik. Administrazio zuzenbidearen beste iturri batzuk.

4. gaia. Administrazio prozeduretako subjektuak. Estatua eta Administrazioa. Administrazioaren nortasun juridikoa. Bestelako pertsona juridiko-publikoak. Administrazio publikoen arteko harremanak.

5. gaia. Administrazio-ahalak, legezkotasunaren printzipioa eta haren agerbideak. Administrazio-jarduera diskrezionala eta haren mugak. Diskrezionalitatearen kontrola: agintea desbideratzearen azterketa berezia. Kontzeptu juridiko zehaztugabeak. Diskrezionalitate teknikoa.

6. gaia. Administrazioa eta auzitegiak. Auzitegien eta Administrazioaren arteko jurisdikzio gatazkak. Bestelako jurisdikzio gatazkak. Edukitza-akzioak eta Administrazioa. Enbargo administratiboak eta judizialak batera gertatzea.

7. gaia. Administratua. Eskubide publiko subjektiboak eta interes legitimoak: kontzeptuak eta desberdintasunak. Eskubide publiko subjektiboen sailkapena. Egoera juridiko pasiboak. Administratuaren prestazioak. Administratuak Administrazio publikoarekin elkarlanean aritzea.

8. gaia. Administrazioaren egintza juridikoak: egintza publikoak eta pribatuak. Administrazio egintza: kontzeptua eta elementuak. Administrazio egintzen forma: motibazioa, jakinarazpena eta argitalpena. Komunikazio eta jakinarazpen elektronikoak. Administrazio isiltasuna: izaera eta araubide juridikoa. Administrazio egintzen eraginkortasuna denbora-ordenari dagokionez: hasiera, etendura eta atzeraeragina. Administrazio egintzen bete beharrekotasuna: oinarria eta izaera. Administrazioak administrazio egintzak nahitaez betearaztea Administrazioaren aldetik: horretarako bideak zuzenbide indardunean.

9. gaia. Administrazio egintzen baliorik eza: erabateko deuseztasuna eta deuseztagarritasuna. Administrazio egintza irregularrak. Administrazio egintzen baliozkotzea, gordetzea eta bihurtzea. Akats materialak edo egitatezkoak: kontzeptua eta tratamendu jurisprudentziala.

10. gaia. Administrazioak berak administrazio egintzak deuseztatzea, ofiziozko berrikuspenaren bitartez: deuseztapena noiz den bidezkoa; izapidetzea. Egintzen berrikuspena bide jurisdikzionalean, Administrazioak eskaturik: kaltegarritzat deklaratzea; betekizunak eta prozedura. Errebokatzearen kontzeptua: haren tratamendua zuzenbide indardunean.

11. gaia. Administrazio prozedura erkidea: izaera eta xedeak. Legezko erregulazioa: eskumen banaketaren gaia; Administrazio Prozedura Erkideari buruzko legearen aplikazio-eremua. Administrazio prozeduraren printzipio orokorrak eta bermeak. Interesdunak. Herritarren eskubideak. Epe-mugak eta epeak.

12. gaia. Prozeduraren hasiera, antolamendua eta instrukzioa: froga. Interesdunen parte-hartzea. Amaiera: ebazpena; itundutako amaiera; amaitzeko beste modu batzuk: atzera egitea, uko egitea, iraungitzea. Administrazio prozedura erkidearen faseen kudeaketa elektronikoaren aipamena.

13. gaia. Administrazio-errekurtsoak: kontzeptua, motak eta horiek arautzeko printzipioak. “Reformatio in peius”: hura gure zuzenbidean onartzeko hedadura. Gora jotzeko errekurtsoa. Berraztertzeko errekurtsoa. Berrikuspen errekurtsoa.

14. gaia. Administrazioaren ondare-erantzukizuna. Teoria nagusiak. Espainiako legeria: aurrekariak eta egungo erregulazioa. Prozedura. Agintaritzaren eta langileen erantzukizuna. Administrazioaren erantzukizuna bere emakidadun eta kontratisten egintzengatik. Estatu legegilearen erantzukizuna.

15. gaia. Administrazioaren zehapen ahalmena. Mugaketa: arau-haustearen eta zehapenaren kontzeptuak. Zehatzeko ahalaren printzipioak. Zehapen prozedura.

16. gaia. Sektore publikoaren kontratuak. Xedea eta aplikazio-eremua. Kontratu motak eta horien erregulazioa. Sektore publikoaren kontratazioari buruzko xedapen orokorrak. Baliaezintasun-araubidea, errekurtsoak eta kontratazio organoak.

17. gaia. Enpresaburuaren gaitasuna eta kaudimena. Kontratatzeko debekuak. Enpresen sailkapena. Kontratu eta kontratisten erregistroak. Kontratuaren xedea, prezioa eta zenbatekoa. Sektore publikoaren kontratazioan exijitu daitezkeen bermeak.

18. gaia. Kontratuak prestatzea. Kontratazio espedientea. Administrazio klausulen eta agindu partikularren agiriak. Kontratistaren hautaketa eta kontratuen adjudikazioa. Kontratuen efektuak.

19. gaia. Administrazioaren prerrogatibak. Kontratuak gauzatzea eta aldatzea. Kontratua azkentzea. Lagapena eta azpikontratazioa. Kontratazioaren arrazionalizazio teknikoa.

20. gaia. Obra kontratuen arau bereziak, obra-emakidako kontratuenak eta zerbitzu-emakidako kontratuenak.

21. gaia. Hornidura-kontratuaren arau bereziak. Zerbitzu-kontratuen arau bereziak. Kontratazioan laguntzeko organoak eta kontsulta organoak.

22. gaia. Nahitaezko desjabetzea. Kontzeptua eta antzeko figurekiko desberdintasunak. Haren justifikazioari eta izaerari buruzko teoriak. Indarrean dagoen legeria: eskumen banaketa. Desjabetzearen subjektuak eta xedea. Desjabetzeko prozedura orokorra. Desjabetuaren bermeak; lehengoratzea. Nafarroako Nahitaezko Desjabetzeen Epaimahaia. Eskubide eta zortasun administratiboen administrazio-mugak: desberdintasunak eta araubide juridikoa.

23. gaia. Jabari publikoa. Kontzeptua eta izaera juridikoa. Sailkapena; bereziki “demanio natural” delakoa. Jabari publikoaren erabileraren teoria orokorra. Jabari publikoa eta eskumenen banaketa Konstituzioaren arabera. Araubide juridikoa: afektazioa, desafektazioa, aldaketa demanialak. Administrazioaren prerrogatibak jabari publikoaren gainean.

24. gaia. Administrazioaren antolakuntza. Administrazio organoa: kontzeptua eta izaera. Organo motak; bereziki kide anitzeko organoak. Eskumena: izaera, motak eta zedarritze irizpideak. Organoen arteko harremanak: koordinazioa eta hierarkia. Deskontzentrazioa. Eskumenak eskuordetzea eta bereganatzea. Sinatzearen eskuordetzea. Kudeaketa-esleipena.

25. gaia. Gobernua eta Estatuko Administrazioa: Ministroen Kontseilua. Lehendakaritza eta horren kideak. Ministroak. Ministerioen departamentuetako beste agintari batzuk. Estatuaren Administrazio Periferikoa; bereziki Gobernuaren ordezkaritza autonomia erkidegoetan.

26. gaia. Estatu Kontseilua. Autonomia erkidegoetako kontseilu aholku-emaileak. Estatuaren zerbitzu juridikoaren araubidea.

27. gaia. Espainiako toki-erakundeak. Toki araubidearen gaineko Estatuko legeria. Udalerria. Antolaketa eta eskumenak. Biztanleria handiko udalerrien antolaketaren aipamena.

28. gaia. Probintzia: osagaiak. Antolaketa. Eskumenak. Udalerrietako eta probintzietako araubide bereziei buruzko aipamena. Toki-erakundeen ondasunak, jarduerak eta zerbitzuak. Kontratazioari eta tokiko funtzio publikoari buruzko oinarrizko arauak.

29. gaia. Sektore publiko instituzionala. Erakunde autonomoak. Enpresa-entitate publikoak. Sozietate publikoak. Fundazioak. Zuzenbide publikoko korporazioak.

30. gaia. Funtzio Publikoa. Funtzionarioekiko harreman juridikoaren izaera eta edukia. Indarrean dagoen lege araubidea Espainian. Hautaketa. Funtzionario izaera eskuratzea eta galtzea. Egoera administratiboak. Eskubideak, betebeharrak eta bateraezintasunak.

31. gaia. Ordena publikoa. Eskumenen mugaketa eta araubide indarduna. Hezkuntza sistema. Eskumenen mugaketa eta araubide indarduna. Ikastetxeak Unibertsitateak.

32. gaia. Administrazio-ekintza nekazaritzaren eta abeltzaintzaren arloetan. Eskumenen mugaketa eta araubide indarduna. Administrazio-jarduketa nagusiak lurren arloan. Lurzatiak biltzea. Nekazaritzako ekoizpenaren eta prezioen erregulazioa. Abelbideak.

33. gaia. Ingurumenaren babesa. Eskumenen mugaketa. Naturgune babestuak. Ingurumen arloko prebentzio eta kontrol teknikak. Mendiak: kontzeptua eta legezko sailkapena.

34. gaia. Urak. Motak eta indarreko legeria. Lurreko urak. Jabari publiko hidraulikoa. Arroko erakundeak. Ur jabariaren erabilera. Ur kontzesioen azterketa berezia. Planifikazio hidrologikoa.

35. gaia. Meatzeak: meatzaritza jabetzari buruzko teoriak eta Espainiako ordenamenduaren irizpidea. Eskumenen mugaketa meatzaritzaren arloan. Industria. Eskumenen mugaketa. Administrazio-ekintza merkataritzaren, kontsumoaren eta jokoaren arloetan.

36. gaia. Herri-lanak: eskumenen mugaketa. Errepideak eta autobideak: araubide juridiko orokorra. Garraioak. Eskumenen mugaketa eta araubide orokorra.

37. gaia. Hirigintza. Eskumen diseinua arlo honetan. Lurzoruaren hirigintza-araubidea; sailkapena; antolamendu planak: motak, eraketa, onespena, argitalpena eta ondorioak. Exekuzio sistemak. Hirigintza-diziplina. Hirigintza-balorazioak. Lurzoru-ondare publikoak. Hirigintza arloko jarduketen erregistro-alderdiak.

38. gaia. Administrazio-ekintza etxebizitzaren, kulturaren eta telekomunikazioen arloetan. Eskumenen mugaketa eta araubide orokorra.

II. ERANSKINA

Aholkulari juridikoen lanpostuak

DEPARTAMENTUA

ESPARRUA (LEKUALDAKETARAKO)

HERRIA

ESKUALDEA

ARAUBIDE JURIDIKOA

10

LEHENDAKARITZAKO, BERDINTASUNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA BARNEKO DEPARTAMENTUA

LEHENDAKARITZAKO ETA GOBERNU IREKIKO ZN

IRUÑA

MISTOA

FUNTZIONARIOA

7428

LEHENDAKARITZAKO, BERDINTASUNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA BARNEKO DEPARTAMENTUA

LEHENDAKARITZAKO ETA GOBERNU IREKIKO ZN

IRUÑA

MISTOA

FUNTZIONARIOA

10646

LEHENDAKARITZAKO, BERDINTASUNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA BARNEKO DEPARTAMENTUA

LEHENDAKARITZAKO ETA GOBERNU IREKIKO ZN

IRUÑA

MISTOA

FUNTZIONARIOA

10913

LEHENDAKARITZAKO, BERDINTASUNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA BARNEKO DEPARTAMENTUA

LEHENDAKARITZAKO ETA GOBERNU IREKIKO ZN

IRUÑA

MISTOA

FUNTZIONARIOA

Iragarkiaren kodea: F2100839