26. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

103/2021 EBAZPENA, urtarrilaren 15ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana,zeinaren bidez deklaratzen baita bete gabe gelditu direla Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko aholkulari juridikoen lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdiko lanpostuak.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak abenduaren 9an emandako 2895/2020 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko aholkulari juridikoen lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko. Deialdi hori 2020ko 302. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 30ekoan.

Eskaerak aurkezteko epea bukatu denez eta izangai bakar bat ere aurkeztu ez denez, bidezkoa da deklaratzea lehiaketako lanpostuak bete gabe gelditu direla.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Aholkulari juridikoen 4 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian eskainitako lanpostuak bete gabe gelditu direla deklaratzea, izangai bakar bat ere ez baita aurkeztu. Lanpostu hutsak I. eranskinean zerrendatzen dira.

2. Ebazpen hau jakinaraztea Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, izendatutako epaimahaikideei eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Egituraren, Lanpostuen Antolaketaren eta Langileen Plantillaren Zerbitzuari eta Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari. Halaber, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021ko urtarrilaren 15ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

I. ERANSKINA

Aholkulari juridikoen lanpostu hutsak

LANPOSTUA

DEPARTAMENTUA

EREMUA (LEKUALDAKETETARAKO)

HERRIA

ESKUALDEA

ARAUBIDE JURIDIKOA

10

LEHENDAKARITZAKO, BERDINTASUNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA BARNEKO DEPARTAMENTUA

LEHENDAKARITZAKO ETA GOBERNU IREKIKO ZN

IRUÑA

MISTOA

FUNTZIONARIOA

7428

LEHENDAKARITZAKO, BERDINTASUNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA BARNEKO DEPARTAMENTUA

LEHENDAKARITZAKO ETA GOBERNU IREKIKO ZN

IRUÑA

MISTOA

FUNTZIONARIOA

10646

LEHENDAKARITZAKO, BERDINTASUNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA BARNEKO DEPARTAMENTUA

LEHENDAKARITZAKO ETA GOBERNU IREKIKO ZN

IRUÑA

MISTOA

FUNTZIONARIOA

10913

LEHENDAKARITZAKO, BERDINTASUNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA BARNEKO DEPARTAMENTUA

LEHENDAKARITZAKO ETA GOBERNU IREKIKO ZN

IRUÑA

MISTOA

FUNTZIONARIOA

Iragarkiaren kodea: F2100848